Teknologia albisteak

Bziber berriro martxan, Tiktok-en euskarazko edukiak egireko erronka

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-05-10 : 15:23

Bziber lehiaketa, TikTok sarean oinarritutako euskarazko lehiaketen aitzindaria, berriz izango da martxan udaberri honetan, maiatzaren 13tik ekainaren 9ra. Lehiaketa honen bosgarren edizioa izango da. Azkue Fundazioak antolatzen du eta helburua TikTok sarean euskarazko edukiak sustatzea, eta planteatzen diren erronken bidez, baita erreferente euskaldunak indartzea ere. 

Lehiaketa honek 5. edizioa beteko du aurten, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren babesarekin, Azkue Fundazioak antolatua. Edizio hau maiatzaren 13tik ekainaren 9ra bitartean egingo da eta lehiaketak iraungo duen tarte honetan gazteek lau erronka ezberdin egin beharko dituzte. Urte honetan, gainera, berritasun modura, gazteek modu pribatuan bidali ditzakete erronkak. 

Edizio berri honetan, Asier Burguete, Go!azen telesailaren protagonistetako bat izango da lehiaketaren aurkezlea eta erronken sortzailea. Berarekin batera beste 6 euskal tiktoker egongo dira Asierrek emandako erronkak egiten, besteak beste, Kai Nakai, Lorea Intxausti, @libbetxxu, @elemelonsv, Anepe Acedo eta Julen Portillo.

Lehiaketari buruzko informazio guztia www.bziber.eus webgunean dago. 

Bziber proiektuak, sareak euskaraz ehuntzeko helburuarekin, badu beste aurpegi bat gainera, Bziber Lantegiak, gazteak sareetan trebatzeko ikastaroak. Hauen azken txandaz informatu genuen duela egun batzuk hemen.

Erantzun

Sartu