Teknologia albisteak

2022ko Euskaraldia aurkeztu dute, ariguneetan zentratutako edizioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-05-18 : 16:08

Euskaraldiaren hirugarren edizioa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da, gaur aurkeztu dutenez. 2. edizioak ariguneen irudian zeukan jarrita indarra, baina pandemiaren urtean gertaturik (2020), nolabait lausotuta geratu zen 2022ko edizio honek, beraz, belarriprest eta ahobizi kontzeptuak berriro lantzeaz gain, ariguneen ideiara lerratuko da berriro. 

Ariguneak 2022ko Euskaraldiaren zentroan jarriz, ekimenaren antolatzaileek parte hartzeko deia egin diete era guztietako entitateei. Ariguneak osatu eta izena emateko epea zabaldu da jada, eta euskaraz aritzeko guneak sortu nahi dituzten entitateek webgunean egin dezakete izen-ematea.

Arigunea erakunde mailako (entitate bat, administrazioaren alor bat, enpresa bat...) espazio edo jarduera bat da, non entitate horretako partaide talde batek, harremana bertan euskaraz egingo dela adostuko duten. Talde adostasuna, eta partehartzaile bakoitzaren adostasuna eskatzen da entitate batean arigune bat osatzeko. Eta adostu behar den konpromisoa zera da, Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan gutxienez, taldekide bakoitzak, nork bere roletik (belarriprest, ahobizi) euskaraz egingo dutela delako arigune horretan.

Ariguneek «hizkuntza ohituren aldaketan eta euskarazko praktika linguistikoen areagotzean duten garrantzia» azpimarratu dute Euskaraldiaren antolaketan parte hartzen duten erakundeetako ordezkariek. Gonbita era guztietako entitateentzako da: enpresa, erakunde, elkarte, fundazio, klub edo talde antolatuentzat.

Euskaraldiaren gaurko aurkezpena jendetsua izan da, Gasteizen. Hain izan da Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzailea, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza sailburua, Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria, Iñaki Gurtubai Gasteizko alkateorde eta euskara zinegotzia, Lexuri Ugarte Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiaren zuzendaria. 2020ko Euskaraldian parte hartu zuten elkarte batzuk ere egon dira bertan; Osatek, Gaztedi Errugbi Taldea, Oreka IT, Albaitaritza S.A., GEU euskara elkartea, Bizkaiko Medicus Mundi eta Mondragon Eskola Politeknikoa entitateetako ordezkariak.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago