Mendi eta landa-ibilaldiak GPS bideak jarraituz egiten dituztenen artean, Wikiloc eta bere milioika bideak tresna erreferentziazkoa da (eta oraintsu gainditu dituzte 10 milioi erabiltzaileak, zorionak!). Baina Gari Araolaza teknofiloaren aldetik, beste aholku bat jaso dugu: "Aldarrikatu nahi dut ibilbide homologatuen sarea, jende gutxik ezagutzen ditu PR eta GR-ak. Maila guztietarako, aukeratutako toki ederretatik doazenak, seguruak eta ingurua zaintzen dutenak".
(adibidez) Wikiloc-era joan aurretik begiratu hemen, Gipuzkoarako adibidez:
Eta mundu osokoak ere bai, modu librean deskargatu eta erabiltzeko moduan.
Eta horik jaisten dire ibilbide-fitxategiak GPSarekin erabiltzea konplexua iruditzen bazaizu (edo GPS tresna espezifikorik ez baduzu), hauxe egin: instalatu http://Maps.me aplikazioan telefonoan eta deskargatu KML fitxategiak aplikazio horrekin ibiltzeko. "Oso erraza da!".
Udal, foru aldundi edo gobernuek prestatu eta markatutako ibilbideak dira, askotan mendi elkarte edo turismo sustatzaileek lagundutakoak.
Erakunde batek ibilbide bat sortu eta markatzen duenean ahalegina egiten du ibilbidea mantendu, seinale eta balizak mantentzen eta pasabide eskubideak ziurtatzen. Edozein tokitan ibilbide bat egin nahi baduzu aukera oso ona dira arrazoi askogatik:
Nagusienak GR eta PR-ak dira:
Beste ibilbide mota batzuk ere badaude: PA, SL, E eta abar.
Marka hauek erabiltzen dira ibilbideak seinalatzeko. Kasu honetan GR bat (gorriz)
Wikiloc eta antzerako zerbitzuetan aurkitutako ibilbideekin kontuz ibili behar da, aurrekoan aipatzen zuen Aritz Gorozika suhiltzaileak Twitterren. Jende askok arazoak izaten ditu ibilbide horiekin, galdu, erorikoak edo itzuli handiagoak egin behar bidea itxita zegoelako. Adibidez:
Ziurtatu beraz zuen irteeretan zein bide erabili behar duzuen eta saiatu aurrez dokumentatzen eta informazioa noizkoa den kontrastatzen.
Erantzun
Sartu