Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Selfietan "ispilu" efekturik ez gertatzeko

Sustatu
2022-05-06 : 09:24

Konturatuko zineten akaso, selfie bat egiteko orduan, telefonoko aurreko kamerarekin ateratzen dizkigun argazkietan, ispilu efektuz egiten dituztele telefonoek argazkiak: hau da, ispilura begiratzen dugunean bezala, kamisetan letrak baditugu aldrebestuta, ezker-eskuin ardatzak alderantziz. Android telefonoetan ezarpen txiki batekin konpontzen den kontua da.

Nola eskatzen da BetiON teleasistentzia zerbitzua? Erdaraz!

Sustatu
2022-05-05 : 18:23

Aste honetako zuzenekoan, tratatu dugu BetiON teleasistentzia zerbitzuan gertatzen dena euskaraz eskatuz gero atenditzeko. Laburbilduz: nola eskatzen da? ERDARAZ eta kito! Horrez gain, Azkue Hiztegia, sarera salto egin duen azken baliabide digitalizatua: bilaketa batzuk eginez demostratu dugu nola dabilen.

PAI ingelesezko ereduaren inposizioaren kontrako manifestazioa Iruñean

Sustatu
2022-05-05 : 10:17

Euskalgintzaren Kontseiluak eta zenbait erakundek maiatzaren 7an (etzi larunbata) manifestazioa egingo dute Iruñean. Ingelesezko irakaskuntzako PAI delako sistemaa Nafarroako hezkuntza eredu ofizial bihurtzeko Parlamentuaren joan den asteko erabakia gaitzetsiko du deialdiak. Kontseiluak ohartarazi du erabaki horren ondoren dekretu baztertzailea ari dela prestatzen Nafarroako Gobernua (PAI ingelesezkoa eta euskarazko D eredua berdinduko lituzke), eta horren aurka eta herritar guztion eskubideen alde ateratzeko deia egin du. Abiapuntua, maiatzak 7, 17:30eran, Iruñeko Antoniutti Parketik.

Sanferminetako kartelaren web bidezko bozketan etena, tranpa zantzuengatik

Sustatu
2022-05-04 : 17:07

Gaur zen azken eguna web bidez Iruñeko San Fermin jaietako kartel ofiziala bozkatzeko web bidez, baina antolakuntzak iruzurra egiteko zantzuak aurkitu omen ditu, eta suspenditu egin dute bozketa. Tenporalki, diotenez, baina ez bada epea luzatzen, ba... amaituko da kontua. Bitartean, Iruñeko Civivox sareko zentroetan eta 010 telefonoan botorik ematea badagoela ematen du.

Alan King katedra betetzeko deia Galesen (euskal soziolinguistika gaiak aztertzeko)

Sustatu
2022-05-04 : 15:47

Galesko Unibertsitatearen eta Etxepare Instituaren artean "Alan R. King Katedra" izeneko ikertzaile posturako deialdia ireki da. Postuak 2019an hil zen Alan King hizkuntzalari galestar eta euskaldunaren izena darama. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 9a artekoa da.

Azkue Hiztegia online jarri dute

Sustatu
2022-05-04 : 10:49

Resurrección María Azkue hizkuntzalariak 1906an kaleratu zuen 1.000 orrialde inguruko lehen euskara-hiztegi hirueleduna , "Diccionario Vasco-Español-Francés" izenekoa, digitalizatu eta sarean jarri dute kontsultagai, Aurten Bai Fundazioaren ekimenez. Hiztegia PDF eran zegoen sarean lehen, baina hau noski, bilaketak uzten dituen bertsio egokitua da.

Mario sagako Nintendoren joko onena, Kart 8 Deluxe, euskaratuta

Sustatu
2022-05-03 : 09:18

Game Erauntsia jokalari elkarteak Mario Kart 8 Deluxe lasterketa-jokoa euskaratu du. Mario pertsonaiaren bigarren jokoa da euskaraz duguna (bueno, testuan azaldutako xehetasunekin 3.a ere esan daiteke), Super Mario Bros 2 2020an euskaratu baitzen. Bada aldea bien artean, orduan euskaratutako 1988ko sistema baterako eta estetika batekin egina zen; joko berria 2014koa da eta 2017ko bertsio bat da euskaratu dena, eta Game Erauntsiaren arabera, gainera, Marioren sagako 30 urtetako produktu txukunena da. Mario Kart 8 Deluxe Nintendo Switch makinan joka daiteke, edo ordenagailu batean emulatzaileen bidez.

Echo aparailuekin zuri entzundakoa beste batzuei saltzen die Amazonek

Sustatu
2022-05-02 : 08:24

Kriptografian eta zibersegurtasunean berezitutako informatikari talde batek ikerketa argitaratu du, askok susmatutakoa baieztatuz: ahots aginduei erantzuten duten aparailuek entzun egiten zaituzte (logikoki), horren arabera zure jarraipena egiteko, zure profil bat sortzeko, eta iragarki pertsonalizatuak bidaltzeko, baina ustez ziurtatzen duten baldintza bat hautsiz: beste batzuei pasatzen dizkiete datu horiek. Amazon enpresaren Alexa zerbitzuetan eta Echo aparailuetan oinarritu dute ikerketa eta han ekosistema horretan aurkitu dituzte frogak.

Yogitea mezuak, automatikoki euskaratuak (nola? zertarako? auskalo)

Mikel Larreategi (CodeSyntax)
2022-05-01 : 15:13

Yogitea da proiektu bat CodeSyntax eta Sustatuko lankide Mikel Larreategirena. YogiTea markako infusio boltsetan datozen mezuak jaso (originalen irudia itsatsi dugu), euskarara itzuli eta txiokatzen ditu kodeketa automatizatuarekin. Hona adibide parea: harro egoteaz / hasieran zu. Mezuak dira pixkat txinatar gailetetako aholkuak bezala, Paulo Coelhoren filosofia merkearen ukituarekin. Bideo honetan azaltzen du Larreategik nola egin duen hau guztia.

Bziber egitasmoa berriro martxan maiatzean

Sustatu
2022-05-01 : 09:13

Azkue Fundazioak zuzentzen duenBziber egitasmoak sare sozialei buruzko lantegiak preestatzen ditu gaztetxoentzat. Hurrengo txandan, Bizkaiko hiru udalerritan egingo dira, Arrigorriaga, Lekeitio eta Ortuellan; maiatzaren 14tik 29ra bitarte, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteentzat.

BetiON: telelaguntza euskaraz eskatuz gero, errieta egiten dizute

Sustatu
2022-04-30 : 10:45

"Eusko Jaurlaritzak pertsona nagusientzat eskaintzen duen BetiOn teleasistentzia-zerbitzuan, errieta egiten dizute zerbitzua euskaraz eskatzen baduzu", salatu du Igor Odriozola txiolari euskaldunak, jasan duen tratu mespretxagarria deskribatzen, non eta amarentzat larritasuneko laguntza behar zutenean. Hari batean kontatu du Odriozolak gertaera tamalgarria, eta hona artikulu gisa ekarri ditugu bere hitzak.

Eibarko Udalak Mercedes Kareaga beka sortu du

Sustatu
2022-04-30 : 09:07

Mercedes Kareaga izan zen emakume ekintzaile eta berdintasunaren aldeko borrokan aurreratua, 20. mendeko garai zail batean lan egin zuena. Eibarko Udalak, sortu duen beka berri honen bidez, Eibarko herriarentzat interes berezia duten ikerketa historikoko proiektuak bultzatu nahi dituzte; eta lehen edizio honetan ikergaia jada deialdiak proposatzen du: Mercedes Kareagaren biografia lantzea.

Euskal webgune berriak, lauko sorta bat aurkezten

Sustatu
2022-04-28 : 18:38

Aste Santuko atsedenaldiaren ondoren bueltan izan gara Segura Irratian eta Twitch zuzenekoa egiten. Tarteko egun hauetan Sustatun zenbait webgune euskaldun aurkeztea egokitu zaigu, eta horien inguruan jardun dugu.

2022ko CAF-Elhuyar sariak jakinarazi dituzte

Sustatu
2022-04-28 : 11:49

Atzo egin da CAF-Elhuyar sariak banatzeko ekitaldia, Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan (Donostia). Aurten Elhuyarrek 50 urte betetzen dituenez, ekitaldia berezia izan da, lelo honekin ospatua: “Zientzia eta irudimena, etorkizuneko giltzak” izan da. CAF-Elhuyar sarien zioa da euskarazko dibulgazio zientifikoa, kazetaritza idazkeraz, saritzea.

Enpresabidea.eus, euskarazko agerkari ekonomiko digital berria

Sustatu
2022-04-26 : 15:10

Informazio ekonomikoa emateko sortu da aste honetan Enpresabidea.eus, euskarazko egunkari digital berria, "bertako informazio ekonomiko eta enpresarialean espezialializatuta, euskaraz egina eta lurraldean errotua" emateko asmoarekin. 

Elon Musk-ek Twitter erosteko operazioa abian da

Sustatu
2022-04-26 : 09:54

Twitterreko zuzendaritzak onartu egin du Elon Musk-en plana, Twitter osorik erostekoa. Burtsatik kendu dute Twitterren akzio-salerosketa, eta akziodun bakoitzak erabakitako prezioan sal diezaioke bere jabetza Elon Muski: 54.20 dolar akzioko, iragarpeneko unean Twitterreko akzioak zuen prezioaren %38ko gainbalorazio bat. 44 milioi dolar prest ditu Muskek operaziorako. Gauzatutakoan, Elon Musk miliotsu ezaguna bere hiru jabetza nagusigatik ezagutuko dugu: SpacexTesla eta Twitter.

Paperezkoak.eus, haurrentzako liburu ilustratuak harpidetza bidez

Sustatu
2022-04-23 : 10:20

Gaur apirilak 23 Liburuaren Eguna da aukera dugu aste honetan aurkeztu den proiektu baten berri emateko. Sormen proiektuetan arituak dira Garoa liburudenda zarauztarrekoak, eta ildo horretan ekimen berria aurkeztu dute: Paperezkoak.eus, haurrei liburuak helarazteko modu bat.

Maskarak ez dira derrigorrak, baina aireztapena komeni da

Sustatu
2022-04-20 : 08:51

Gaur apirilak 20, kentzen da barrualde askotan maskara erabiltzeko derrigortasuna Hego Euskal Herrian, Covid pandemiaren neurrien arintzean erabaki inportante bat. Birusa desagertu ez denez, nahiz eta txertaketa zabaldua egon; ber-kutsaketak posible dira eta pertsona zaurgarrien artean txertoak babesa ematen du, baina ez inmunitate osoa, eta hortaz, ondo egon liteke gogoratzea barrualdeetan aireztapena bereziki zaintzea ondo etor daitekeela. Eusko Jaurlaritzak aireztapenari buruzko aholku zehatzak osatu zituen duela hilabete batzuk, eta hona ekarriko ditugu oroigarri.

Etxeen antzinatasunaren Idealista mapak

Sustatu
2022-04-19 : 10:18

Idealista da etxe-salmentarako Interneteko Espainiako zerbitzurik ezagunena, eta hala da Hego Euskal Herrian ere. Alokairuekin, gentrifikazioarekin eta oro har etxeen garestitzearekin egindako negozio ez oso argietan nahastua dagoelakoan kritika ugari izan zaizkio Idealistari, eta ez da egiarik faltako salaketa horietan seguruenik. Baina, tarteka, informazio praktikoa ere ematen dute, eta hemen erakutsiko dizuegu tresna interesgarri bat: eraikuntzen antzinatasunaren mapa.

Sharenting praktikak okerrak izan daitezkeela ohartarazi du BCSC-k

Sustatu
2022-04-18 : 12:04

Sharenting delakoa, gurasoek beren haurren irudiak sarean partekatzea, praktika desegokia dela Basque CyberSecuruty Centre delakoak (BCSC), ziiobersegurtasunaz arduratzeko sortutako EAEko erakunde publikoak. BCSCk kanpaina antolatu du zenbait hezkuntza erakunderekin ikasle jendearen eta beren gurasoen artean ziber-segurtasunaz kontzientzuako: "Ziberrean, Zibersegurola", da leloa; eta horren harira banatutako aholkuetan dator azken ohartarazpen hau.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››