Elhuyar Fundazioaren hizkuntza prozesamenduko eta adimen artifizialeko unitateak marka berria izango du aurrerantzean: Orai. Erakunde berriaren koordinatzaile Josu Aztiriak aurkeztu du gaur Donostian, Kursaal jauregiko areto batean, euskalgintza, administrazio eta industriako hainbat lagunen aurrean.
Elhuyarrek 50 urte bete dituela-eta, urteurren horren markoan kokatu du Jon Abril Elhuyarko zuzendariak Orai orain aurkeztu izana, hizkuntza prozesamendu digitalean dagoeneko 20 urteko historia ere baduelako Elhuyarrek.
Orai elkarlanean ariko den proiektu zenbaiten berri eman dute aurkezpenean honako taldeek:
Orairen aurkezpenean azpimarratu dutenez, "gizarteak erronka handiak ditu digitalizazioaren eremuan, eta erronka horiei erantzuteko beharrak, adimen artifizialeko proiektuen heldutasunak eta garapenak, eta 20 urteko esperientziak eta eskarmentuak abagunea eskaintzen dute euskaratik beste esparru eta hizkuntza batzuetara jauzia egiteko".
Irudi eta marka berria Sorland enpresak landu duela adierazi dute aurkezpenean. Webgunea ere gaur estreinatu da, hemen duzue: https://www.orai.eus/ | Twitterren ere badago Orai: @Orai_NLP | Markako NLP teknologiak hori da Natural Language Processing, hizkuntza naturalaren prozesamendua,
Erantzun
Sartu