
Irlandako, Frisiako eta Euskal Herriko ikastetxe eta erakunde batzuek bat egin dute Erasmus+`deritzon programan: proiektu bat aurkeztu zuten (WikiWomen) hizkuntza gutxituetako hiru wikipediatan (frisierazkoa, irlandesezkoa eta geurea) emakumeen biografia gehiago sortzeko.
Emakundek eta Eusko Jaurlaritzak "Berdintasunaren eta emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko Herri Ituna" aurkeztu dute aste honetan, eta webgune batean horren dokumentazioa jartzearekin batera, atxekimenduak jasotzeko web orri bat prestatu dute, hemen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eremurako pentsatutako ekimen honetan pertsonalki edo erakude/talde gisa egin daiteke bat.
Hizkuntzekin eta letrekin jokatzea gustatzen zaion Redditeko erabiltzaile batek (Udzu) kalkulu bitxi bat egin du, eta grafiko batzuk hortik atera. Europako hizkuntzetako letrarik ohikoenak, banaka hartuta, bi letrako konbinazio ohikoena, eta baitra trigrama edo hiru letrako konbinazio jarrai ohikoena. Euskararen kasuan a, en eta eta dira.
IEB 2022, Informatikari Euskaldunen Bilkura, adimen artifizialaren ingurukoa izango da, eta gaiaren irismena kontuan hartuta, ez bakarrik antolatuko du UEUren Informatika sailak, ohi bezala, baizik eta Filosofia sailak ere bai. Uztailaren 1ean izango da, egun osoko egitarauarekin.
Gaurdanik aukera berria dugu Sustatu gure webguneko menuan: Multimedia. Badira aste batzuk Twitch saioak egiten hasi ginenetik, ohikoan Segura Irratiarekin ostegunero egiten dugun zuzeneko konexioa baliatuz, baina zuzenekoaz gain, artxibatzen goaz emanaldi horiek (Youtube kanalaren bidez), eta orain hemen ere gordeta izango ditugu.
The Young Ones 1982-1984 tartean BBCk ekoiztu telesail komediko zakar eta dibertigarria izan zen. Euskaraz Gazteak izenarekin eman zuen 1985-1986 bitartean, atzerriko fikzio interesgarria tarteka euskaraz telebistan ikusteko aukera zegoenean. Material bikoiztu hura gordea zuen Euskal Encodings taldeak, eta orian Youtubera igo dute.
Segura Irratiko eta Twitch zuzenekoan Memeka.eus zerbitzua erabili dugu, ez bakarrik azalduz zertan den, praktikara eramanez ere bai. Twitcheko emanaldi hauetan daukagun ikusle zintzoenari, Ataun Irratiko esatari Gorkari dedikatu diogu egin dugun irudi hau. Memekari buruz gehiago, Sustatun bertan, non aholku batzuk ematen ere ausartu garen zerbitzua hobetze aldera.
Duela egun batzuetatik irekita dago Dall-e Mini izeneko tresna. Adimen artifizial bidez irudiak sortzeko, OpenAI izeneko enpresak askatua: hau da, GitHub-en dago kode irekia. Aprobak egiten hasi gara, euskal kultura, teknologia eta gaurkotasunezko ikonoekin triskantza nabarmenak eginez.
Artikulu hau ilustratzen duen argazkia duela 50 urte egin zen. 1972ko ekainaren 8an, AEBetako undar armatuak Trang Bang herria bonbardatu zuten napalm bonbekin. Nekazari herri hartako biktimen artetik, haur multzo batek ihesean irten zuen, eta herri kanpoan zeuden estatubatuarrekin zegoen Nick Ut argazkilariak argazki hau egin zuen. Erdian, napalmak guztiz erretako neskatoa, Phan Thị Kim Phúc.
Euskararen Marka izeneko proiektuaren lehen datu multzoa aurkeztu zuen atzo EHUko NIK ikerketa taldeak, hainbat eragilerekin bildu eta proiektuan sakondu aurretik (datu eta ideia gehigarriak bilduz, euskalgintzako hainbat lagunek Bilbon egin zuten ekitaldi batean). Euskararen Marka ez da euskara sustatzeko "kanpaina" berri baten diseinua, baizik eta markagintza eta marketinaren teknikekin, euskara marka bat bailitzan tratatuz gero, ze balio, pertzepzio eta jarrerarekin lotzen dugun erabiltzaile edo kontsumitzaileok. Lan sakona da, baina alderdi teknologiko pare bati begiratu diogu, pozerako motibo gutxirekin: euskara marka gisa ez da larregi lotzen teknologia digitalekin, tamalez.
Hego Euskal Herrian Interneten argitaratzen diren eskela edo hil-oharren biltzaile bat da Adio.eus. Crawling edo arakatze-sistemekin egindako zerbitzua dirudi, automatikoki bilatzen duen hainbat webgunetan zein eskela argitaratzen diren, eta gero webgune honetara ekartzen dute informazioa. Euskaraz zein gaztelaniaz funtzionatzen du, eta arakatutako hedabideen artean, euskarazko tokiko hedabide zenbait daude.
"Euskararen aldeko aktibazio soziala: aukerak eta proposamenak" ikastaroa Topaguneak antolatu du eta EHUren Udakom Ikastaroen barruan Donostian emango dute ekainaren 27 eta 28an. Euskalgintzari begirada berriak, baina ekarpenak izango direlarik "nazioartetik, Galestik, feminismotik, ekologismotik, ziberaktibismotik", ikastaroko zuzendari Kike Amonarrizek esan duen moduan.
Aste honetako Eusko Legebiltzarreko eztabaidetako bat izan da, Berriak hemen kontatua. Eusko Legebiltzarrak atzera bota du Lanbideren prestakuntza eskaintza EAEko bi hizkuntza ofizialetan berdintasunez eskaera, Elkarrekin-Podemos eta EH Bilduk aurkeztutakoa. Aldiz, PSE-EE eta EAJren proposamen bat onartu zen, eskatzen diona Eusko Jaurlaritzari Enpleguaren Plan Estrategikoan hizkuntza berdintasunari buruz ezarritakoa garatzeko, euskara lanpostuan sartzeko tresna gisa sustatuz eta Lanbide bidez euskara ikastea Lanbide Heziketan txertatuz. Gogora dezagun zein zen urtarrilean Administrazioa Euskaraz taldeak egindako kontaketa, Lanbideko ikastaroen eskaintzan: 584 ikastaro gaztelaniaz, eta bat euskaraz (euskara ikastaroa, hain zuzen).
Segura Irratiko eta Twitch zuzenekoan euskarazko Wikipediarekin lotutako ikus-entzunezko bi proiektu tratatu ditugu: Ikusgela proiektuaren berri batetik (eskolako edukiekin zerikusia duten bideoen sorkuntza), eta Jakindun elkartearen bidez, irakasle talde batek sortu dituzten hainbat bideoren partekatzea, zientzia gaietakoak gehienak.
Duela egun batzuk Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKE) Ikusgela proiektuaren berri eman zuen: interes bereziko gai batzuk ikus-entzunezkoekin azaltzeko ekimen bat. Orain, beste bideo didaktiko mordo baten gehikuntza iragarri da: Jakindun elkartearen bidez, zientzia gaietako ia hainbat bideo gehitu dira jakintza librera, Wikipediara.
"Hizkuntzaren ekonomia berriko trantsizio digital eleaniztunari buruzko jardunaldia" egingo da bihar asteazkenez, ekainak 1, Donostiako Miramar jauregian. Estatu espainiarreko SEPLN erakundeak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren eta Hitz Zentroaren laguntzaz, eta euskara eta beste hizkuntza penintsularren kasuak aztertuko dira jardunaldian. Bertan ez bazaude, streaming bidez jarraitu ahal izango duzu (9.00etatik aurrera).
“Ez iezaiozu gaiztakeriari egotzi, ergelkeriak argi esplikatzen duena”. Oker egindako disparate eta desastreen azalpen orokor gisa balio du askotan Hanlonen printzipio delakoak. Amazonen bideoak euskarazko azpidatziekin agertzen hasi direlarik, egin duten modua eta aukeratu duten materiala azaltzeko orduan ondo datorkigu Hanlionen azalpena. Ttap aldizkarian asteburu honetan agertu da Sustatuko editore Luistxo Fernandezen hausnarketa hau.
1947an sortu zen Aranzadi zientzua elkartea, Telesforo Aranzadi (1860-1945) gipuzkoar antropologoaren eskutik, eta hortaz, aurten 75 urte beteko ditu erakundeak: urtemuga markatzeko, Aranzadi.eus webgunea berritzea erabaki dute (besteak beste). Gipuzkoan kokatutako zientzia erakundea da Aranzadi, baina Euskal Herri osoa du lanerako esparru.
EHUren Bizkaiko Campuseko ekintzailetza babesteko programa da ZITEK, eta horretarako modu bat da antolatu ohi duen Think Big lehiaketa, enpresa ideia berriak sustatzekoa. 2022ko edizioaren deialdia irekita dago, proposamenak aurkez daitezke ekainaren 10a bitartean. Negozio-ideia bat duten eta Bizkaiko Campuseko edozein fakultatetan edo eskolatan matrikulatuta dauden ikasleek parte har dezakete.