Duela hilabete jarri zuen Nafarroako Gobernuak bere azken ekimen digitala sarean: "metabertsoa". Gela tridimientsional batzuk, non abatar moduko batean sar zaitezkeen eta funtsean balio duen ba... ezertarako ere ez? Gainera erdara hutsez bakarrik, nola ez, ingelesezko azpiegitura baten gainean (Join eta Leave bezalako mezuekin), gaztelera da metabertso honetako hizkuntza bakarra, nahiz eta "mila esker" bat irakurri dugun (ez dakigu ordea zer eskertzen zaigun),
Aurkezpena egin zenean, apiril erdialdean, Iñaki Larrañaga kazetari euskaldunak erreparatu zion txorakeria honen inutilidade perfektuari.
Hala ere, asteburu honetan ospe pixkat lortu du proiektuak, Jaime Obregon garatzaile kantabriarrak proiektuaren absurdoari erreparatu zionean.
Fotos de políticos y mensajes de Mister Wonderful por todas partes. Casi que me quedo con la Administración Amish de toda la vida y sus Olivetti. ???? pic.twitter.com/HqdQAcOs14
— Jaime Gómez-Obregón (@JaimeObregon) May 12, 2022
Gauzaren kodeari begiratuta, ikusi zuen jarraipena egin zitekeela, bot programatuz, eta erabiltzaileak nola sartzen diren (edo inor sartzen ez den) kontrolatzen du harrezkero, Twitterreko bot batekin: https://twitter.com/metanavarra
Era berean hori egiteko kodea askatu du Obregonek: hemen.
Trastoari beste aprobatxo bat eginez, youtuber batek deia egin zuen jendea batzeko denak batera proiektura, eta ikusi zen atzo metabertsoak aforoa duela: 49 abatar kabotzen dira eta ez gehiago. Horra albistea, eta irudia bertan, bere erabilpenaren klimaxean erabiltzaileak Metabertso Nafarrean, ezertarako ere balio ez duen gauza batean:
Galdu denbora zure kasa: https://metaverso.navarra.es/es/ordenador
Erantzun
Sartu