EHUren Bizkaiko Campuseko ekintzailetza babesteko programa da ZITEK, eta horretarako modu bat da antolatu ohi duen Think Big lehiaketa, enpresa ideia berriak sustatzekoa. 2022ko edizioaren deialdia irekita dago, proposamenak aurkez daitezke ekainaren 10a bitartean. Negozio-ideia bat duten eta Bizkaiko Campuseko edozein fakultatetan edo eskolatan matrikulatuta dauden ikasleek parte har dezakete.
Ekainaren 10era bitartean zabalik egongo da epea Zitek-ek EHUko unibertsitarien artean ekintzailetzarako gogoa sustatzeko antolatzen duen Think Big sarian izena emateko.Behin epea amaituta, epaimahai batek ebaluatuko ditu aurkeztutako proiektuak. Hautatzen direnak ekainaren 30a baino lehen defendatu beharko dituzte beren taldeek. Uztailaren 15ean jakingo da nortzuk diren irabazleak.
2.500 €, 1.500 € eta 800 €-ko (3. eta 4.a) lau sari ekonomikoez gain, beren ideia enpresa bihurtzea erabakiz gero, trebakuntza, finantzaketa lortzeko aholkularitza eta Zitek Programako haztegietako batean lan egiteko gunea eskuratuko dituzte. Saria lortzeko hautagai izateko, ez da ezinbestekoa ideia enpresa bihurtzea; nolanahi ere, epaimahaiak gehien baloratuko duen alderdietako bat izango da, hau da, jada eratuta egotea edo eratzeko bidean egotea.
Izen-ematea eta informazio gehiago, hemen.
Erantzun
Sartu