Teknologia albisteak

Letra proportzioak Europako hizkuntzetan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-06-15 : 10:33

Hizkuntzekin eta letrekin jokatzea gustatzen zaion Redditeko erabiltzaile batek (Udzu) kalkulu bitxi bat egin du, eta grafiko batzuk hortik atera. Europako hizkuntzetako letrarik ohikoenak, banaka hartuta, bi letrako konbinazio ohikoena, eta baitra trigrama edo hiru letrako konbinazio jarrai ohikoena. Euskararen kasuan a, en eta eta dira.

 

Europako hizkuntzetako Wikipediak aztertu ditu Udzuk (ez dakigu zein sakonerarekin, ezta artikuku izenburuez edo eduki osoaz ari den), eta horra grafikoak.

Letrak banaka kontatuta, esatistikoki ohikoena, a euskaraz. Hizkuntza batzuetan diakritikoek letra desberdinak osatzen dituzte, eta á da ohikoena hungarieraz. Feroerazko eta islandierazko ð (eth letra delakoa) bitxia iruditu zaigu.

Noski, A letra euskaraz ohikoena dela ez da misterioa. Euskarazko Wikipediak berak aztertua du kontua, eta bere estatistikak publiko egin izan ditu. Hemen artikulua, eta letra frekuentzia, aditz eta izenetan sailkatua gainera:

Ikus dezagun orain bi letrako konbinazioen grafikoa:

Bi letrako konbinazioan, en euskaraz ohikoena, nederlanderaz bezala. Euskarazko digrafo tipikoak tz, ts eta tx direla esan dezakegu, baina estatistikoki ez dira ohikoenak, sinesten diogu Udzuri en dela normalago (eta ez gaitu harritzen).

Trigrama edo hiru letra jarrian direnean, eta da euskaraz ohikoena. Reddit-eko erantzunen harian ETA erakundearen izenarekin gertaturiko kointzidentzia komentatu dute, baina horixe besterik ez da. -eta- ohikoa da euskaraz hitz eraketan (deklinabidean) oso ohikoa delako, eta baita -eta/-keta atzizki ohikoa delako izen osaketan eta toponimian, adibidez.

Erantzun

Sartu