Teknologia albisteak

Dall-E, irudi triskantza adimen artifizialarekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-06-10 : 10:26

Duela egun batzuetatik irekita dago Dall-e Mini izeneko tresna. Adimen artifizial bidez irudiak sortzeko, OpenAI izeneko enpresak askatua: hau da, GitHub-en dago kode irekia. Aprobak egiten hasi gara, euskal kultura, teknologia eta gaurkotasunezko ikonoekin triskantza nabarmenak eginez.

 

Atopia rol jokoaren egileen eskutik, sorta bikaina. Beharbada haiek izan dira euskaldunen artean Dall-E-ri erabilpena eman dioten lehenak, eta sortu dituzten irudiak bikainak dira gero.

Kaosa eta hondamena Donostian:

Bi militante sozialista aulki bategatik borrokan.

Ikatz kaleko gudua, Donostia.

Jorge Oteiza hausnarrean: gauzaz beteriko gela bat.

Galder Gonzalez wikipedistak aktualitateko beste kontu bat hartu du berea sortzeko. Iruñean, Gazteluaren plazan, DJak jarriko ditu Iruñeko Udalak, baina zinegotzi batek argitu duenez, ez tekno musika emateko, baizik eta "El tractor amarillo" eta horrelakoak. Hortaz, Gonzalezen eskaera Dall-e-ri: Iruñeko entzierroa, baina traktore horiekin.



Sustatuko editoretzan okurritu zaizkigun batzuk, sormen eskasagokoak beharbada. Hor dugu Homer Simpson, Eusko Jaurlaritzaren ekimen ekonomiko teknologiko bat aurkezten:

Croissant edo ilgoropilez egindako gizona:

Euskal Internet esparruaren pioneroak:

Tokyoko kale seinaleak euskaraz idatziak:

Erabili nahi baduzu, hemen:  https://huggingface.co/spaces/dalle-mini/dalle-mini (adi, batzuetan trafiko gehiegi du... ikus goiko adibideetan, irudiak marrazteko proposamena ingelesez egin behar zaio).

Erantzun

Sartu