Aranzadi zientzia elkarteak webgunea berritu du
2022-05-28 10:15
1947an sortu zen Aranzadi zientzua elkartea, Telesforo Aranzadi (1860-1945) gipuzkoar antropologoaren eskutik, eta hortaz, aurten 75 urte beteko ditu erakundeak: urtemuga markatzeko, Aranzadi.eus webgunea berritzea erabaki dute (besteak beste). Gipuzkoan kokatutako zientzia erakundea da Aranzadi, baina Euskal Herri osoa du lanerako esparru.
Webgune berrituan nabarmentzen dira:
- Elkartearen sail desberdinen atalak (adibidezMikologia edo Astrologia)
- Jarduera eta ekintzak, hala nola 2022ko udarako indusketa kanpainak.
- Proiektu bereziak, hala nola etnografiako laborategia edo Zalduako indusketa (Nafarroako Pirinioan)
La Personnalite enpresa donostiarrak egin du berdiseinua eta arkitektura webgune berrian, eta Ander Aznar izan da programatzailea.
Goio Telletxea La Personnalitekoak eraldaketaren puntu nagusiak azaldu ditu bisualki Twitterreko hari honetan.
Erantzunak kargatzen...