Teknologia albisteak

Adio.eus: eskelen biltegi konpleto bat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-06-07 : 09:07

Hego Euskal Herrian Interneten argitaratzen diren eskela edo hil-oharren biltzaile bat da Adio.eus. Crawling edo arakatze-sistemekin egindako zerbitzua dirudi, automatikoki bilatzen duen hainbat webgunetan zein eskela argitaratzen diren, eta gero webgune honetara ekartzen dute informazioa. Euskaraz zein gaztelaniaz funtzionatzen du, eta arakatutako hedabideen artean, euskarazko tokiko hedabide zenbait daude. 

Hona, adibidez, herri jakin bat, Murgia, Bizkaian: https://www.adio.eus/municipality/mungia

Azken egunetan hildakoen zerrenda dago hor, eta erabiltzailea erregistratuz gero, herri horretara edo beste batera harpidetu zaitzke, nahiz ea ez dakigun oso ondo zer eskaintzen duen horrek (ez dugu nabaritu e-posta bidalketarik egiten dizunik Adiok, baldin herri batera harpidetuta bazaude eta han norbait hil den.

Han hemenka argitaratzen diren eskeletatik, testua, pertsonaren argazkia, eta kasu batzuetan eskelaren beraren faksimil erako irudia ere gordetzen da. Pertsona batek eskela bat baino gehiago jaso badu, orri berean denak erakusten ditu; baina sistema horrek ez du beti funtzionatzen, ñabardura ortografiko batek (Joxe/Jose) edo bigarren deitura baten gehikuntzak "identifikazioa" oztopatzen du. Hala ere, oro har nahiko txukun dabilen makina dela dirudi.

Ze helburu edo plan ekonomikorekin? ez dakigu, hileta-zerbitzu edo funerarien zerrenda bat dago webgunean, baina besterik gabe loturak eskaintzen dira. Beharbada aurrerago, aseguruak saltzeko plataforma bat izan daiteke, beste herrialde batzuetan halako eskela-biltegiek funtzio horrekin irabazten baitute dirua.

Ikus https://www.adio.eus/

Erantzun

Sartu