Duela egun batzuk Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKE) Ikusgela proiektuaren berri eman zuen: interes bereziko gai batzuk ikus-entzunezkoekin azaltzeko ekimen bat. Orain, beste bideo didaktiko mordo baten gehikuntza iragarri da: Jakindun elkartearen bidez, zientzia gaietako ia hainbat bideo gehitu dira jakintza librera, Wikipediara.
Elkarte hau Youtubeko beren kanalean ari ziren bideoak zabaltzen, baina haiekin hitz eginda, lizentzia libreen eta eduki zabalkuntzaren alde daudenez, Wikipedian ere egongo da eduki hori aurrerantzean. Youtuben 400 bideo inguru dituzte, eta Wikipediara oraingoz Kimikako 50, matematikako 170 eta fisikako 36 kargatu dira, zeinak gai horiekin lotutako 100 artikulutan gehitu den jada: hemen daude artikuluok zerrendatuta.
Adibide gisa, hemen Hiruko erregelaren azalpen bideoa.
Beste operazio matematiko baten kasuan (berreketa), ez bakarrik azalpenezko bideo bat, ariketa mordoxka bat ere proposatzen dira, berreketekin landuak.
Esukarazko Wikipediaren lanketan toki berezia duen Hezkuntza atarian, Fisika_eta_kimika eta Matematika ataletan, bideoak dituzten orriak ikono batekin markatzen dira orain.
Orain arte igotakoak, eta etorriko direnak, Wikipediako eduki multimediatikoen Wikimedia Common-en daude, atal honetan. Jakindunen bideoak, edozein editorek beste artikulu batzuetara eraman ditzake, pertinenteak badira, noski. Esate baterako, bideo hau, tiro paraboliko baten ingurukoa, artilleria edo balistikari buruzko artikuluetan agertzeko modukoa da.
Laburbilduz:
Erantzun
Sartu