Teknologia albisteak

Memeka, meme euskaldunak egiteko makina

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-06-03 : 10:54

Memeka webgunea sortu du iAmetza enpresak, euskarazko memeen bilgunea. Beste meme-sortzaile batzuk gisa, txantiloi bat aukera dezakezu eta horren gainean txistea egiteko okurritzen zaizkizun hitzak gehitu, aukeran Ultrabold estilo tipiko horretan, edo beste tipografia batzuekin ere.

Zeurea sortzeko, sartu txantiloietara, eta bilaketa bidez ere findu dezakezu. Hartu txantiloia eta gehitu testuak, eta gero, gorde dezakezu zuzenean. Login egin eta erabiltzailea sortzen baduzu, memea galerian gordeta gera dadin erabaki dezakezu, bilduma osatuz. Era berean, kontua edukita, zure karpeta propioan gordeta geratuko dira zure memeak (berrerabilpenerako, gogoratzeko non dauden).

Hobekuntza edo gehikuntza gisa iradokiko genuke galerian edo tokiren batean bereizketa bat egitea, posible balitz, euskal fondoak eta nazioartekoak bereizteko edo. Berdintsu egin daiteke memea euskarazko mezuak gehituz...

edo

Baina une honetan erreferente batzuk eta besteak nahasita daude eta, bueno, horra ideia. Eta tira, behin euskal irudien galeria sortuz gero... akaso bertara irudi propioak gehitzeko aukera ere.

Ikusi eta probatu https://memeka.eus/

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago