Teknologia albisteak

Lanbide: Ikastaro guzti-guztiak gaztelaniaz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-01-20 : 08:48

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Zerbitzua da Lanbide, eta orain langabeentzat eskaintzen dituen 585 ikastaroetatik guztiak dira gaztelaniaz. Tira, guztiak ez: euskara ikastaro bat dago, euskaraz. Beraz, 584 gaztelaniaz, eta euskara ikastaroa (1), euskaraz.

 Webgune honetan ikus daitezke ikastaroak bilaketa bidez.

Administrazioan Euskaraz taldeak jakinarazi du egoera triste hau. "Herritar baten kexaren bidez jakin dugu, eta ikusi dugu hala dela, baita Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko herrietan ere, baita hizkuntzarekin zerikusi handia duten arloetan ere: turismoa, hezkuntzako teknologiak, bezeroarekiko harremanak..."

Administrazioan Euskaraz Lanbideri eskatu dio "behar diren baldintzak jar ditzala herritarrek aukera izan dezaten halako ikastaroak euskaraz egiteko. Hiriburuetan eta UEMAko herrietan has daiteke, adibidez. Eta, horrekin batera, webguneko bilatzailea molda dezake, hizkuntzaren araberako bilaketak egiteko. Aintzat hartuko duelakoan, mila esker aldez aurretik".

Erantzun

Sartu