Irlandako, Frisiako eta Euskal Herriko ikastetxe eta erakunde batzuek bat egin dute Erasmus+`deritzon programan: proiektu bat aurkeztu zuten (WikiWomen) hizkuntza gutxituetako hiru wikipediatan (frisierazkoa, irlandesezkoa eta geurea) emakumeen biografia gehiago sortzeko.
Erasmus+ programan argi berdea eta finantziazioa lorturik, lehen bilera bat izan zen Frisian antolakuntza erabakitzeko. Han izan ziren WikiWomen proiektu honetan parte hartzen duten taldeak, honakoak:
Hiru urtetan, hiru Bootcamp edo kanpamendu-egonaldi izango dira, bakoitza herrialde batean, eta lehena Euskal Herrian izango da, zentroa Donostian izango duelarik, datorren ekainaren 27atik 30era.
Helburua, emakumeen biografia eta eduki gehiago edukitzea nork bere herriko wikipedian. Gizonezkoen aldeko edukien desoreka handia da wikipedia guztietan, hizkuntza handi zein txikietan. Euskarazkoan badira ekimenak hori zuzentzeko, eta kasu honetan, bat gehiago, beste herrialde batzuekin elkarlanean.
Euskal Herriko egonaldi honetarako badago programa bat prest, baina horren berri zehatza nahi duenak, eta akaso bileratxo bat izan (edo Wikipediarako edukietan ekarpenak egin) nahi dituenak, kontakta dezake EWKE elkarteko idazkariarekin, aukerak komentatzeko hezkuntza (a bildua) wikimedia.eus helbidera idatzi.
Erantzun
Sartu