Teknologia albisteak

Informatikari Euskaldunen Bilkura... filosofikoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-06-13 : 08:31

IEB 2022, Informatikari Euskaldunen Bilkura, adimen artifizialaren ingurukoa izango da, eta gaiaren irismena kontuan hartuta, ez bakarrik antolatuko du UEUren Informatika sailak, ohi bezala, baizik eta Filosofia sailak ere bai. Uztailaren 1ean izango da, egun osoko egitarauarekin. 

IEB-ren 12. bilkura izango da, eta lau urte igaro dira aurrekotik (11.a), zeren eta 2020koa pandemiak frustratu zuen. Hala ere, ordurako prest zegoen gaia berreskuratu da, adimen artifizialarena, gehikuntza filosofiko horrekin ordea. Gai ugari aztertu eta eztabaidatzeko: Adimen Artifizialaren garapena eta egungo erronkak, erakundeen eta industriaren estrategiak eta aplikazio nabarmenenak, hezkuntzan eta ingurugiroan dauzkan inplikazioak, algoritmoen etika, datuen pribatutasuna eta beste hainbat.

Jardunaldia bikoitza da, Donostian, irekiera bateratuarekin eta gero, alderdi informatikoa Barriola zentroan geratuko da, eta alde filosofikoa Euskaltzaindiaren egoitzara, Tolare etxera, joango da. Egitarau osagarriak hauek dira beraz:

Matrikula epea irekia dago ekainarejn 24a arte dago irekita.

Erantzun

Sartu