"Eta aurkitu ezazu gure podkasta plataforma honetan..." entzun edo irakurriko dugu, eta eramango zaituzte Apple Podcasts, Ivoox edo Spotify batera, eta lortzen duzuna da sistema horiek deskargatu edo erabiltzeko gonbite bat, zeinarekin iritsiko zaren edukira. Ba ez: podkast bat izan beharko litzateke definizioz RSS zerbitzu bat eskaintzen duen zeozer, eta RSS horrek eskaini beharko lukeena da, atal-azalpenez gain, audio fitxategiaren kokapena (MP3 jarri dugu izenburuan, baina OGG edo beste zerbait izan zitekeen), fitxategi hori jaisteko aukerarekin. Spotify eta izen handi horiek ez dute hori egiten; euskarazko plataforma pare batean, aldiz, Baleafunk eta EITB Podkast-en, hau ondo egiten da. Zorionak.
Adibidez, duela bi aste estreinaturiko Asier Errastiren Albistekia podkasta (Sustatun albistea), Baleafunk-en dago jada, eta RSS ikonoa hor dago harpidetzeko (ilustrazioko irudia hortik). Era berean, ale bakoitzera sartzen zara, eta MP3 fitxategia deskargatzen ahal da.
Baleafunk-eko kudeatzaile iAmetza-tik azaldu digute nola iritsi fitxategi horietara, BTN (Berezko Ta Naturala) bertsolari txapelketa nagusiari buruizko podkasta hartuz erreferentzia gisa:
Ikus irudiz adibideak, berdin aplika daitezke noski BTNrekin edo Albistekiarekin.
Lehen urratsa:
Bigarren urratsa:
EITBren Podkastak plataforman ere hau ondo egina dago. Adibidez:
Aukera hauek eskaintzen ez baditu podkast batek, edo podkast plataforma batek, ez da podkasta edo edo podkast plataforma. Audioak monetizatzeko beste zerbait da, aukera zilegia baina beste modu batean izendatzekoa.
Interesgarria! Arrosa sareko saioek ere hasiera-hasieratik izan dituzte RSSak irekita (https://www.arrosasarea.eus/category/irratien-programak/ ). Ez ote dira podcastago horietako asko, zerbitzu itxien bidez zabaltzen diren audio asko baino...