Teknologia albisteak

Donostiako Zinemaldiko artxiboa online

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-01-10 : 09:24

2018az geroztik, Donostia Zinemaldia lanean artu da bere artxibo historikoa kontserbatu, ikertu eta eskuragarri jartzeko, Elías Querejeta Zine Eskolarekin (EQZE) batera, eta horren emaitza da Gabonak baino lehentxoago aurkeztu zen Zinemaldiaren Artxiboa, webgune dokumental interesgarria.

Donostia Zinemaldiko artxibo historikoko 4.000 dokumentu baino gehiago (korrespondentzia, argazkiak, kartelak, egunkariak, aldizkariak…) eskuragarri daude online kontsultatzeko, artxiboa.sansebastianfestival.com webgunean. Guneak 27.000 deskripzio-fitxa baino gehiagoko katalogo bat eskaintzen du. Fitxa horietan deskribatutako materialak aztertu ahal izango dira, presentzialki ere Zinemaldiaren Donostiako Tabakalerarem egoitzan, irakaskuntza- eta ikerketa-arloko profesionalek eta espezialistek hala eskatuz gero.

Webguneak sekzio ugari ditu, eta, haien bidez, Zinemaldiaren 70 urteko ibilbidean bidaiatu daiteke:

  • 70 edizioak izeneko atalean, edizio bakoitzeko datuak kontsulta daitezke, urtez urte.
  • Ikerketak atalaren barruan dago Historiak sekzioa (artxiboko materialetatik abiatuta egindako dibulgazio-saiakuntzak) eta bertsio digitalean biltzen ditu gaur egun arte egindako argazki-erakusketak, bai eta Zinemaldia 70 egitasmoak sustatutako programa publiko guztien informazioa ere.
  • Bilduma digitalak atalean daude Hilabeteko dokumentua sekzioa.
  • Zinemaldiko egunkari edo agerkari ofizialak
  • Kartelen bilduma 
  • Argazki bildumak.

Era berean artxiboaren katalogoa kontsultatu ahal izango dituzu, eta zure bisita prestatu ahal izango duzu, Zinemaldiaren egoitzara artxibo fisikora joan nahi baduzu.

Erantzun

Sartu