Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia 16. edizioa datorren astean ospatuko da, urtarrilaren 25etik 27ra bitartean. Mondragon Uninertsitateko (MU) Huhezi fakultatean (Ikus-entzunezko Komunikazio gradua dago bertan) antolatzen duen ekimen honetara 84 lan aurkeztu dira edizio honetan, eta 32k lortu dute finalera iristea.
Huhezinemak hiru sail izango ditu lehian aurten:
Sail ofiziala, 10 film laburrek osatuko dute atal nagusia, eta horien artean bi sorkuntza dokumental zehaztu dituzte; beste lan guztiak fikziozkoak izango dira, tartean animaziozko bat ere badela
Bideoklip saila. 12 sorkuntza “eder bezain aberats” jasoko ditu ekitaldiak, epaimahaiaren arabera,
Ikasle saila: MU-ko ikasleei soilik irekia egon da 15. ediziora arte, baina orain Euskal Herriko zinema edo ikus-entzunezko euskal ikasle guztiei zabaldu zaie parte hartzea aurten eta 10 film labur aurkeztu dira, MU-tik kanpoko jatorri hauekin ere: Larrotxene (Donostia), Mendizabala (Gasteiz), ECPV (Bilbo) eta EHU.
Hiru atal horietako zerrenda zehatzak, hemen.
Huhezinemaren 16. edizioa MUko Ikus-entzunezko Komunikazio graduko 4. mailako ikasleek antolatu dute, Iban del Campo zuzendariaren gidaritzarekin. , jaialdiaren zuzendari artistikoa. Ikus-entzunezko ikasketen Aretxabaletako egoitzan egingo da jaialdia 25etik 27ra. Jarraitzeko: https://huhezinema.eus/
Erantzun
Sartu