Teknologia albisteak

Kai Nakai: milioi bat ikustaldi Shakiraren beef-aren euskarazko bertsioarekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-01-16 : 08:21

Joan den astetik ia ez dago beste konturik sareetan; Shakirak senar dibortziatu berriari, Gerard Piqueri, dedikaturiko beef bat (musikari edo ospetsuen arteko borroka edo desafio publiko bat, sare sozialetan edo musikaren bidez). Bizarrap ekoizle argentinarraren grabaketa baten bidez izan da eta oihartzuna sekulakoa izan da. Eta uhinaren aparretan, Kai Nakai abeslari euskaldunak ere bere bertsioa egin zuen eta milioi bat ikustaldi izan ditu jada.

Bueno, milioi batetik gora kontaketa batzuen arabera, edo milioi erdi segun beste batzuk. Gure zenbaketa gaur goizean:

  • Instagramen: 53k ikustaldi.
  • TikToken: 169k
  • Twitterren: miloi bat erakusten du pantailak, baina 296k beste kontagailu batek beheko irudiak erakusten duen bezala.

 

Biribilduz, milioi bat lau egunetan. Hona euskarazko bideo pusketa, euskaraz kantatua eta azpidatzia, hasierako aurkezpen laburra izan ezik ("Shakira en euskera"):

Jatorrizko kontuari dagokionez, sinpatia gehiago sortu du borrokan Shakiraren erreakzioak, Piqueren paperak baino. Baina ñabardurekin. Onintza Enbeitak esan du: "Ederra da milioika lagunek jainkotzat daukaten zure senar ohia bere lekuan uztea: bera, besterik gabe." Izan ere, Gerard Piqueren neskalagun berria ere Shakiraren geziek jo dute, eta horretaz zera dio Enbeitak: "Ez zait justua iruditzen, ordea, zurekin gaizki portatu den bikotekideari lotsak ematerakoan oraingo bikotekidea gutxiestea." Iritzi bera du Ane Fernandez blogariak, Gaztezuloko bere blogean idatzi duenez.

Beste kritika batzuk joan dira konparazioen ildotik, bera Rolex edo Ferrari klasekoa dela dio Shakirak, eta bestea Casio edo Twingo bat. Klasismo erakustaldi bat, Piquek klasismo berarekin erantzuna: txio edo Twitch batzuetan txulo agertzeko Twingo bat erosiz, kapritxo hutsagatik.

Erantzun

Sartu