Hilbeltza 2023, hemen da nobela beltzaren astea
Hilbeltza 2023, euskal nobela beltrzaren astean, datorren astean izango da, ilbeltz edo urtarrilaren 23tik 29ra. Ilustraziorako ekarri dugun irudia, prestatu dituzten trailerretako batetik.
Egitaraua
23, astelehena:
Idazleekin solasean, V. (H)ilbeltza bekaren irabazlea: Eneko Barberenaren Suak erreko ez balu nobela beltza solasgai. 19:30ean Arizkungo Medikuaren etxean.
25, asteazkena:
Odol bearbaguea, agirtuco da eguia eurea, Joseba Sarrionandiaren solasaldia 19:00etan Anizko Mendiarte elkartean.
27, ortziralea:
Zinema. Kareletik filmaren emanaldia (Anjel Lertxundi,1987). 19:00etan Iruritako Gizarte Bilgunean.
28, larunbata, egun handia
- 11:00etan mahai-ingurua: Zurian beltz. Literatur itzulpenak eta itzulpozak, Garazi Arrula eta Garazi Ugalde. Moderatzailea: Amaia Apalauza. Arizkunenea kultur etxean, Elizondo.
- 14:00etan Bazkaria Erratzuko elkartean (txartelak eskatu ilbeltzabaztanen[a bildua] gmail.com helbidean)
- Bazkal ondotik, liburu aurkezpenak Jon Alonso Amaiur bat urtero (Amaiurko Gaztelu Elkartea+(H)ilbeltza). Mikel Alvarez Euskalia (Elkar). Gaizka Ugalde Leonardo Sciasciaren Todo modo liburuaren itzultzailea (Erein).
- Iluntzean, Susmagarrien gaua. Baz Town, Erratzun barna.
29, igandea:
11:00etan Itzuli beltza. Gorputz gorrituen solasa. 11:00etan
Oronozko aparkalekuan.
19:00etan Ruper Ordorika: zuri beltzean, Arizkunenea kultur
etxean, Elizondo
Erantzunak kargatzen...