Teknologia albisteak

UEU: 50. urteurrena itxi eta 51. Udako Ikastaroak prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-01-11 : 10:32

UEUk bere 50. urteurreneko ekitaldiak itxiko ditu urtarrilaren 26an egingo duen ekitaldi batekin, eta jada 51. uda ikastaroak antolatzeari ekin dio #UI51 traola sortuta. Uda Ikastaro horietarako proposamenak egiteko epea hilabete honetan dago irekita, 31a arte.

Urteurrenari amaiera emateko Bukaera Topa antolatu du UEUK Eibarren, Markeskoako bere egoitza akademikoan, urtarrilaren 26an arratsaldeko 18:00etan. "Bertan urteak eman duena bildu nahi dugu giro atsegin batean", iragarri dute. Streaming bidez ere emango dute, baina pertsonalki egon nahi izanez gero, kontaktatu komunikazioa (a bildua) ueu.eus epostaren bitartez

Bestalde, 50.ekoa amaituta eta 51.ekoak prestatzeko, datorren udako ikastaroetarako proposamenak bidaltzeko kontuan hartu datu hauek:

  • Datak: 2023ko ekainaren 26tik uztailaren 14ra (beste data batzuk behar izanez gero, kasuan kasu aztertuko dira).
  • Tokiak: Eibar, Baiona, Iruñea (kasuan kasu beste toki baten egitea aztertuko da).
  • Formatuak: tailerrak, ikastaroak, mintegiak, jardunaldiak, topaketak…
  • Iraupena: ikastaro laburrak, 10/15 ordukoak, 1/2/3 egunetan ematekoak.
  • Jarduna: goizez soilik edo goiz eta arratsaldekoa.

Goiko puntuetako ezaugarriei lotutako proposamenak bidaltzeko ondoko formularioa osatu behar da: #UI51 proposamenak. Epea urtarrilaren 31ra (barne) arte dago irekita. Proposamenei otsailaren amaiera/martxoaren hasierarako erantzungo zaie, eta baiezkoa jasotzen dutenek, aurrerago jasoko dituzte antolaketako urratsen azalpenak.

Proposamenak aztertzeko orduan lehentasuna daukate UEUren Sail eta Bazkideek proposatutakoek, baina kanpoko norbanako eta erakundeek ere proposa ditzakete. Informazio gehiago hemen.

Irudia, 50. urteurrenaren harira UEUk antolatu duen kontuetako bat: SolastUEU hitzaldi/elkarrizketa sorta, Youtuben bilduta osoril.

Erantzun

Sartu