Espainiako INE Estatistika Institutuak ematen dituen datuak, jendearen lan egoeraren ingurukoak, mapekin erkatu ditu ElDiario.es agerkariak proiektu honetan. Hego Euskal Herrira begiratuta, twitterlari batek egin dituen hurbilpenak ekarri ditugu hona.
Hona Mikel RO-ren lana: INEren datuen arabera, Hego Euskal Herriko hiriburuetako lan egoeraren mapa.
Urdinez, Enplegudunak
Berdez, Pentsiodunak
Gorriz, Enplegugabeak
Lau hiriburuen artean Bilbon bakarrik ikusten da langabezia larria dagoen ingurune bat, Otxargoaga eta Bolueta artean. Pentsiodunen nagusitasuna, aldiz, Gasteizen.
Goiko ikusmira horiek nabarmentzen dute zer den auzo bakoitzean gehien dagoena, eta oro har, Euskal Herrian zein beste puntuetan urdina da nagusi, jende okupatua, lana daukana. Baina maparen kolore-botoietan klikaturik...
Beste ikusmira interesgarri batzuk agertzen dira.. Donostia urdin-urdina izango da, baina gorrian klikatuta, ikusiko dugu non diren langabe gehiago. Eta kurtsorearekin gainetik pasatuta, ingurune bakoitzaren datu zehatzak ere hor dira.
Beste adibide bat: Iruñean, gauza bera, langabezia eta pobreziaren ikuspegi bat.
Esploratu mapa interesgarri hau hemen.
Erantzun
Sartu