Teknologia albisteak

Kulturklik webguneak laguntza bilatzailea du orain

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-01-19 : 11:10

Kulturklik Eusko Jaurlaritzak mantentzen duen webgune bat da, EAEko kultura ekimenez informatzen duena. Bere atal bat da Kulturklik Pro delakoa, alorreko profesionalei zuzendua, eta hor aplikazio praktiko bat sartu berri dute: laguntza eta dirulaguntzen bilatzaile bat.

Aste honetan ireki da bilatzailea, eta une honetan jada 50 deialdi epe barruan daudela ikus daiteke bertan.

Tresnak edozein aldizkari ofizialetan (tokikoa, autonomikoa, Espainiako BOE edo nazioarteko iturriak) argitaratutako dirulaguntzak nahiz jaialdi edo ekitaldietan parte hartzeko deialdiak biltzen ditu. Era berean, lehiaketa, sari edo beka kulturalak bilatzen dituztenentzat ere baliagarria da.

"Dirulaguntza" gisa sailkatzen ez direnak ere hartzen ditu kontuam bilatzaileak: erresidentzia edo laborategi gisako laguntzak izan daitezke horiek, non sortzaileak bere sorkuntza-prozesurako beharrezko azpiegitura edo zerbitzua eskuratu dezakeen; baita mentoretzak ere, sektore bakoitzeko sortzaile hasiberriei irakasteko edo euren prozesuan bidelagun izateko laguntzak.

Bilatzaile berri honi esker, kultura-ekintzaren balio-katearen arabera antolatu daiteke informazioa; hala, honako parametro hauek zehaztuz egin daiteke bilaketa: “ekoizpena”, “sorkuntza”, “ikerketa”, “bitartekaritza”, “erakusketa”, “zabalkundea”, “banaketa”, “sustapena” eta “kudeaketa eta kudeaketako laguntza”.

Probatu eta erabili hemen.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago