Asier Errasti (Donostia, 1994) kazetariak Albistekia podkast teknologikoa hasi du. Igandero argitaratuko du pieza bat, eta gaur 20.00ak aldera egongo da bigarren alea zenbait plataformatan.
Albistekia techie-teki hitzetik eratorri du Errastik, teknofilo adieratik. Ttan-ttakun eta Molotoff irrati-libreetan esatari ibili izan da, eta ikusentzunezko proiektuetako Sutan Bang kolektibokoa ere bada. Errastik definitzen du bere burua Ikus-entzunezko komunikatzaile, eduki sortzaile digitala, eta lokutore gisa. Esatariaren ahotsa egiten badaki, bai horixe.
Albistekia arrazoi pertsonalengatik ere sortu du. Berrian egindako elkarrizketan kontatu duenez, minbizia tratatzen pasatu ditu 2021 eta 2022 urteak; eta hori gaindituta, lan eskaintzetarako akaso ez dagoen arren, proiektu xume propio bat egitea ondo etor dakiokeela aholkatu diote (eta berak pentsatu ere bai, eta lehen Albistekia entzun dugunok ere eskertzen dugu).
Albistekia entzuteko estekak aurkituko dituzue hemen: Spotify, Ivoox, Apple Podcasts eta Google Podcasts-en dago jarraitzeko aukera.
Erantzun
Sartu