Klasikoen Gordailua sortu dute Susaren Armiarma.com helbidean. Euskal literaturako testu klasikoen bilduma sakon eta zehatza da. Patxi Salaberri irakaslea izan da proiektuaren arduraduna.
- Euskal testuak dira gordailuan jaso direnak, "klasiko" izendapenarekin ezagutzen ditugunak. Literaturaren alorreko testuak dira gehienak, baina ez bakarrak.
- Euskal literaturako lehen agerpenetatik 1936ko gerrak ezartzen duen mugara arte ekoitzi diren euskarazko literatur testuak biltzeko asmoa du guneak.
- Gordailua da, testu horiek denak batzen dituen tokia delako. Irakurtzeko, erabiltzeko, ezagutzeko testuak dira, eta hala balia daitezen da egileen asmoa.
Hiru ataletan banatu dituzte testu klasikoak:
- Herri literatura: Lau ataletan banatu dituzte herri literaturako testuak. Balada, poesiak, kantak, ipuinak, kondairak, antzerkia, atsotitzak eta beste aurkituko dituzu bertan.
- Testuak: Testu zaharrak eta epigrafikoak bildu dituzte.
Testu barruan bilatzeko aukera
Corpus arakatzaileak 205 libururen barruan bilaketak egiteko aukera eskaintzen du.
Beste Webgune Euskaldun Bat: www.armiarma.com/klasikoak
Erantzun
Sartu