B&B topaketa Elgetan. Ze demondre da hau?
Datorren igandean, apirilak 17, egingo da euskal blogarien lehenengo Blogs & Beers topaketa Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. B&B zertan den jakiteko Mexiko egindako bat hartu dugu aintzat. Gurean, hala ere, izango da berezitasunik. Ez da alferrik hauteskunde gaua. Emaitzak jarraitu ahal izango dira pantaila handi batean.
Elgetako topaketara hurbildu edo ez hurbildu zalantzan zaude agian zu ere. Ea galdera-erantzun hauek argitzen dizkizuten zalantzak. Eta joatea erabakitzen baduzu, jakinarazi hemen. Irratiz ere jarraitu ahal izango duzu topaketa, irratia.com -ek antzokitik bertatik egingo du emisioa.
1. Zergatik egiten dira topaketak X lekuan eta ez Y lekuan?
Lagun asko biltzeko leku bat aurkitzea ez da erraza. Baldintza batzuk bete behar ditu: biltzeko ordaindu behar ez izatea, bertaratzea erraza izatea, beti kasu egiteko norbait egotea, ordaintzeko erraztasunak egotea (kreditu txartela), kontsumo minimorik gabe, autoa aparkatzeko lekua egotea eta berandu ixtea.
2. Zergatik konfirmatu behar dut joan behar dudala?
Hala badakite gutxi gorabehera zenbat lagun egongo diren. Baina, ez baduzu konfirmatu eta azken orduan iristen bazara, ez dago arazorik eta ongi etorria izango zara.
3. Zer esan nahi du honek: "puntualtasuna eskatzen da, izan ere topaketa hauek goizeko ordu txikiak arte irauten dute normalean?
Gehienetan, topaketara berandu iritsi diren lagunek komentatzen dute lehenago iritsi izana gustatuko litzaiekeela, topaketako denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Asko arratsaldeko 5:00etatik goizeko ordu txikiak arte egoten dira eta askotan sentitzen dute denbora falta izan zaiela gehiago hitz egiteko eta elkar hobeto ezagutzeko.
4. Nire bloga xxxx-ari buruzkoa da, joan naiteke?
Ez du inporta zure bloga zeri buruzkoa den, ezta blog bat duzun edo ez. Hau irakurtzen bazaude arrazoi nahikoa bada topaketara joateko. Blog bat baduzu edo irakurtzen dituzun blogen egileak ezagutu nahi badituzu joan zaitezke.
5. Ez naiz sekula horrelako topaketa batean egon. Nola dakit zeintzuk diren blogariak?
Lehenengo aldia baldin bada, goiz joatea da egokiena. Topaketaren hasieran lagun gutxiago egongo da eta hala gainontzeko blogariak iritsi ahala ezagutzen joango zara.
6. Nolakoa da topaketarako lekua?
Lekua ez da beti berdina izaten, baina gehienetan jatetxeak izaten dira, 100 bat lagun biltzeko lekuarekin. Janaria eta edaria egoten da. Musika ez da oso altu egoten, lasai hitz egin daiteke.
7. Sartzeko ordaindu behar dut? Badago kontsumo minimorik? Zerbait hartu edo jan behar dut derrigorrez?
Sarrera doakoa da eta edozein sar daiteke. Ez dago kontsumo minimorik. Zerbait jan edo edatea (ordainduz, noski) zure esku dago.
8. Topaketa hauek talde espezifikoren bati zuzenduta daude?
Bilkura hauek Interneten antzerakoak dira; ez dago erdigunerik, ez dago bazterrik, guztiak guztiekin konektatzen dira eta elkarrizketak erraz sortzen dira. Helburu bakarra elkar ezagutzea da.
9. Eraman nitzake blogariak ez diren nire lagunak?
Eraman itzazu lagunak ere topaketara, ongi etorriak izango dira.
10. Zertarako antolatzen dira topaketa hauek? Zer aurkitzea espero nezake bertan?
Blogak elkarrizketak dira, gehienetan espontaneoak. Topaketa hauen izaera orokorra guztiz desinteresatua da. Hurbiltzen diren guztiek nahi dutena da elkar ezagutzea eta denbora luzez hitz egitea. Bertaratuta gai onak eta lagun onak aurkituko dituzu. Beste ezer ez.
Iturria: ALT1040
Erantzunak kargatzen...