Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Herria deskubritzeko ibilaldien bilduma kaleratuko du 'Berria'-k

Berria - BERRIA
2005-04-20 10:04
Txangoak 2-3 ordukoak dira, lagun artean, lasaitasunez egiteko modukoak. Halaber, ibilia atseginagoa egiteko, ia ibilbide guztiak zirkularrak dira, hau da, gune berean hasi eta amaitzen badira ere, joan-etorria bide desberdinetatik eskaintzen dute.

Joxean Gil Garcia eta Mikel Arrizabalagak bilduma honetarako bereziki prestatu dituzten bueltak dira; asko, orain arte, ezezagunak. Fitxa bakoitzak, ibilbideaz gain, tokian-tokiko ohiturak, kondairak eta historia jasotzen ditu, irakurlearen gozagarrirako.

50 ibilaldi familia eta lagun artean bilduman aurkituko ditugu, besteak beste, honako txangoak:

Guardiako aintzirak, Valdejoroko altxorrak, Baltzolako barnemuinak, Turtzioz, Uliako itsaslabarrak, Zeraingo txoko ikusgarriak, Abbadiako lurrak eta gaztelua, Etxepetako bartak, Aldude ibarra, Irunberriko arroila, Vianako altxorrak eta Bargotako aztia...


Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu