Sustatu logoa Teknologia albisteak

Firefox Euskaraz dagoeneko ofiziala da

Ibon - Librezale.org
2005-04-18 13:04

Librezale.org lantaldeko partaide guztiok egindako lanari esker, azkenean Firefox azeria euskaldundu eta bertsio ofiziala lortu dugu.

Euskaraz izan dugun lehen bertsio ofizial honek (1.0.3) Firefoxen azkeneko segurtasun zuloak eta akatsak konpontzen ditu.

Linux, MacOS X eta Windows sistema eragileetarako instalatzaileak deskargagarri daude ondorengo helbidean:

www.mozilla.org/products/firefox/all.html

Deskargatu eta gozatu!!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu