Teknologia albisteak

Comenius proiektuko adituak HUHEZIn

Erabiltzailearen aurpegia
Joxe Aranzabal
2005-04-12 : 19:04

Egun hauetan Europako 15 aditu ari dira lanean Mondragon Unibertsitatearen Humanitate Fakultatean, prestakuntza proiektu bat diseinatu guran, erabiltzeko hizkuntza minorizatuak dauden herrialdeetan.

Proiektu horren helburua da sortzea ikastaro eleaniztunak eskola integraletako zuzendari, curriculum planifikatzaile, kudeatzaile eta aholkularientzat, non zentratuko diren gurasoen kontzientziazioan, herrialde bakoitzaren premietan, jarraikortasunean, irakaskuntza ereduetan eta gizarte mugikortasunean.

Bost erakundek parte hartzen dute Comenius 2.1 proiektuan, bakoitza herrialde batekoa:

  • Powys Education Authority - Gales. Koordinatzaile nagusia proiektu honetan.
  • HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea - Euskadi.
  • Karmoy Local Education Authority - Norvegia.
  • Vilnius Pedagoginis Unibersitetas - Lituania.
  • Gaelscoileanna - Irlanda. (Erakunde horrek babestu eta sustatu egiten du irakaskuntza gaeiloa).

Hiru egun hauetan (apirilaren 11, 12a eta 13a) 15 lagun elkartu dira, ebaluatzaileekin batera. 15 lagun horiek izan dira 2 Galeskoak, 3 Norvegiakoak, 3 Lituaniakoak, 1 Irlandakoa eta 3 Euskadikoak.

Gaur goizean biltzarkideek Angeles Iztuetaren bisita izan dute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuarena, zeinek interes bizia erakutsi baitu proiektu horretan.

Erantzun

Sartu