Teknologia albisteak

HUHEZIk Gizakom bloga sortu du

Erabiltzailearen aurpegia
Joxe Aranzabal - HUHEZI
2005-04-21 : 12:04

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk, Gizakom izeneko bloga sortu du, informazioa zabaltzeko fakultate horretako Giza Zientzien inguruan.

Bi karrera izango ditu mintzagai Gizakom blogak: Enpresarako Giza Zientziak, eta Informazioa eta Komunikazioa. Lehena orain zortzi urte abiatu zen. Bigarrena, berriz, ikasturte honetan. Gizakom izenak ere giza zientzien ideia iradokitzen du, komunikazioarekin batera.

Blog honekin HUHEZIk iritsi nahi du bi karrera horietan interesa izan dezaketen guztiengana: gurasoak, ikasleak, orientatzaileak, irakasleak eta Giza Baliabideetako arduradunak.

Joxe Aranzabal izango da editore Gizakom blogean, baina bere inguruan izango du talde bat, informazioa elikatzen eta aholkuak ematen. Jon Sarasua, Arantza Ozaeta, Juanjo Otaño, Iñigo Arriaran eta Miren Gabantxo irakasleek osatuko dute talde hori.

Gizakom esperimentu bat da HUHEZIrentzat, eta, oraingoz, horregatik dago aterpetuta Blogger plataforma doakoan.

Gaurtik aurrera, beraz, ikasketa horiekin lotutako albisteak argitaratuko dira Gizakom blogean, elkarrizketak, eta iritzi artikuluak.

Gizakom, beste web euskaldun bat: gizakom.blogspot.com

Erantzun

Sartu