IV. Antxoa Eguna ospatuko da Ondarroan maiatzaren 14an
Aste guztian zehar haur eta helduentzako tailerrak antolatu dira eta zapatuan, maiatzak 14, egun handia espero dugu. Goizean Urpeko arrantza lehiaketarekin hasiko gara (Euskal herriko txapelketarako puntuagarri). Euskal Herriko Antxoa Pintxo eta Antxoa Xerra Lehiaketak izango ditugu ikusgai bertara Euskal Herriko sukaldari ugari inguratuko direlarik. (Antxoa pintxo lehiaketa lehenengo partaide lokala, zuzenean Bizkaiko VIII. Pintxo Lehiaketan sartzen da).
Eguerdirako herri bazkaria antolatu da eta arratsaldean herriko elkarte gastronomikoek egindako 7.000 antxoa pintxo ezberdin dastatzeko aukera izango da.
Gauean ostera, kontzertu erraldoia egongo da Arrigorri hondartzan.
Denok gonbidatuta zaudete.
Informazio gehiago www.antxoaegune.com
Etorri, ez zara damutuko.
Erantzunak kargatzen...