Sustatu logoa Teknologia albisteak

Google Local orain poltsikoko telefonoan

Sustatu
2005-04-13 11:04

Bilaketa bakoitzeko hamar emaitza ematen ditu Googlek. Emaitza bakoitzean negozioa non dagoen kokatzeko mapa bat erakusten du, helbidea, telefono zenbakia eta autoan nola joan zaitezkeen. Lehengo Google Local-en egiten ziren bilaketak egin daitezke orain sakelako telefonoan.

Hala, kalean bertan egonda poltsikoko telefonoan kontsultatuta jakin daiteke afaltzera joan nahi duzun jatetxe hori non dagoen.

Hemen bilaketak egiteko helbidea: mobile.google.com/local

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu