Sustatu logoa Teknologia albisteak

Lantziegora bidean istripua bost irakaslek: hiru hildako

sustatu - Goiena.net
2005-04-15 12:04

Istripuan hiru emakume hil dira eta beste lau lagun zauritu dira A-124an izandako istripuan. Hildako bat, arrasatearra da (O.T.L.), 27 urte ditu, irakaslea da. Hildako beste bi andrazkoek 42 eta 47 urte dituzte.

Hildako hiru emakumeak Lantziegoko ikastolako irakasleak dira.

Istripua goizeko 03:30ean izan da. Bost irakasle zihoazen autoak, talka egin du furgoneta baten aurka. Zehazki, Nissan Primera batek, Mercedes Benz Vito baten kontra jo du. Horren ondorioz, hiru emakume hil egin dira eta beste bi zaurituta daude. Furgonetan zihoazen Pakistaneko bi lagunak ere zaurituta daude.

Lantziegoko ikastetxeko Lau zaurituak Logroñoko San Millan erietxean daude ingresatuta goiena.net webgunean irakurri dugunez. Suhiltzaileak ere egon dira, izan ere, autoaren barruan ezin irtenda geratu dira. Goizeko 7:00etan jaso dituzte gorpuak eta lau ordutan itxita egon den errepidea zabaldu dute.

Ertzaintza istripuaren zergatia aztertzen ari da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu