Teknologia albisteak

Atxukale.com webguneko blogak Bitakora softwareakin

Erabiltzailearen aurpegia
Atxukale - atxukale.com
2006-01-17 : 09:01

Atxukale.com webguneak Mutrikuko informazioa publikatzea du helburu nagusi bezala. Euskera eta teknologiarekin zer ikusia duen informazioa ere publikatzen da, baina gehien bat Mutrikuko informazioa.

Informazioa publikatzeko bi formatu erabiltzen dira: albistegia eta herriko agenda. Biak xml-feed formatuan ere publikatzen ditugu.

Atariko arduradunak iaz hasi ginen blogintzan, eta urte berriarekin batera herritarrei blogak doan izateko aukera eskeini nahi diegu. Ez dakigu inor animatuko ote den, baina guk behintzat aukera emango dugu. Ea Mutrikuk euskal blogosferan zer esanik baduen.

Hau egin ahal izateko, CodeSyntax enpresak atera berri duen Bitakora izeneko produktua erabiltzen dugu.

Zergatik Bitakora ?

  • Software librea da
  • Zope Produktu bat, guk erabiltzen degun teknologia
  • Euskeraz ere badago.

Beraz eskerrik asko hemendik CodeSyntax enpresari honelako produktuak Software Librean garatzeagatik.

Gu oso txikiak gera, eta ez gera izango goiena.net edo blogari.net bezelakoak, ez da hori gure helburua. Gurekin bloga izan nahi duenak gainera baldintza zehatz batzuk bete beharko ditu.

Azkenik, Elgoibarko IMHri eskerrak eman nahi diegu zerbitzu hau Interneten izateko eskeintzen digun laguntzagatik.

Erantzun

Sartu