2006an Lore-jokoak Ondarroan
Lore-jokoak antolatu dira Ondarroan Augustin Zubikarai idazlearen omenez. 2006an izango dira, baina dagoeneko lehiaketa, ikerketa edota ikerketa-beka ezberdinetarako deialdia egina dago.
Ondarroan antolatuko diren lore-jokoen bidez, Augustin Zubikarai eta euskal kulturak XXI. mendean dituen erronkak uztartu nahi ditugu. Zubikarai bidegile eta bide zabaltzaile izan zen bere garaian. Guk ere ahaleginak egin behar ditugu bidegile eta bide zabaltzaile izateko.
XXI. mendea hasi berri dugu eta hor badugu edozenbat erronka: etorkinen integrazioa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, ingurumena... Euskal kulturak badu zeresana horren guztiaren aurrean. Euskal kultura eta, batez ere, euskara nahitaez egokitu behar dira erronka berrietara. Euskal kultura da herri egiten gaituena, berezko eskubideak dituen herri.
Bada, Augustin Zubikarairen omenezko lore-jokoetan, hainbat lehiaketa antolatu ditu Ondarroako Udalak. Hain zuzen, honen bidez, , lehiaketei buruzko oinarriak aurkeztu nahi dizkizuegu.
Bide batez, zazpi euskal lurraldeetako zein mundu guztian zehar zabiltzaten euskaldunoi lore-joko hauetan parte hartzeko gonbita egiten dizuegu.
Honako Lehiaketa, Ikerketa eta Beka ezberdin hauek antolatu dira:
- Lehiaketa: Konposizio Lehiaketa
- Lehiaketa: Ondarroa ikusgarria Argazki Lehiaketa
- Ikerketa: Arrantzaren arazoei buruzko ikerketa (iragana, oraina edo geroa)
- Beka deialdia: Augustin Zubikarai idazlearen biografia
- Beka deialdia: Itsasoari buruzko poema-antologia
- Ikerketa-beka: Emakumeen partaidetza gizarte aldaketetan
- Beka deialdia: Emakumeen partaidetzari buruzko bideo bat egiteko
Informazio gehiago Ondarroako Udalaren webgunean
Erantzunak kargatzen...