Euskaldunen gaineko topiko handiena: gure sormena?
2006-01-19 13:01
Munduko aurreiritzien mapa bat argitaratu du Google zaintzera dedikatzen den blog ezagun batek, Google Blogoscoped delakoak. Bilaketa ariketa batzuk egin ditu autoreak: Germans are known for ... Zein terminorekin ageri den naziotasun bakoitza, horra topiko zerrenda. Eta euskaldunak, zerk definitzen gaitu?
Euskaldunak ez gara ageri mapa nagusi horretan. Baina ariketa berdin berdin egin daiteke.
- creativity (sormena)
- their unique language (gure hizkuntza bakan hori)
- strong competitive spirit (lehiarako gogo gogorra)
- deep love of games (jokoa maite dugu, jokoa ez dela errenta jakin behar genukeen arren).
Tira ba. Katalanek, berriz, ezaugarri hauek dituzte, bereziki deigarria laugarrena:
- independent spirit (izpiritu independentea)
- enjoying food (jana gustatzen zaie)
- business skills (negozioetarako gaitasuna)
- annal fixations (uzkiarekin obsesioak!)
Erantzunak kargatzen...