Sustatu logoa Teknologia albisteak

Galdakaoko Udal Euskaltegiak bloga zabaldu du

Aspaldi genbiltzan Galdakaoko Udal Euskaltegian blogaren kontu hau dela eta buruari eragiten. Azkenean, erabaki beharrekoak erabaki eta hona hemen gure ikasle berritsuentzako bloga (beta bertsioan oraindik).

Gorago aipatu dugun lez, bagenuen asmoa Galdakaoko Udal Euskaltegian bloga zabaltzeko. Zalantzak genituen zein izan behar zen blogaren egitekoa, zein formatoa (testu luzeak/laburrak, esteka asko/gutxi, ikasleen parte hartzea nola/zertara bideratu...). Zalantzak ez ditugu erabat argitu baina erabakiak hartu bai, eta bloga sortu. Helbidea honakoa da:http://berbetan.blogspot.com Bertan topatuko duzuenak, agian, antza gehiago du foro batekin ohiko blog batekin baino, testuak laburrak direlako eta eztabaida edo iritzi trukaketara zuzenduak. Hain zuzen hauxe da bultzatu nahi duguna, ikasleen parte hartzea, berbetan modu informalean aritzea, idatziz bada ere. Blogaren dinamizazioa izango da, beharbada, erronka. Printzipioz, astero jorratuko dugu gai berri bat eta klaseetan sustatuko dute irakasleek ikasleen esku hartzea. Ikusi beharko zelan funtzionatzen duen, erantzun eta bisita kopuruaren aldetik. Hau hasiera baino ez da, lagunok ;-)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu