Teknologia albisteak

Zure webgunea euskal kulturaren web atarian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - EKE. Euskal Kultur Erakundea
2006-01-16 : 15:01

Euskal kulturaren eragileek (artista, elkartea...) beren web orrialdeen sortzeko eta kudeatzeko parada badaukate Iparraldean, www.eke.org atariaren bitartez. Formakuntzak antolatuak dira horretarako...

www.eke.org euskal kultur atariari esker edozoin euskal kultura elkartek edota artistak bere ekintzen berri eman lezake sarean dauden kultura agenda eta kultura eragileen datu-basea baliatuz.

Extranet izeneko sistema baten bidez gauzatzen da hori.

Tresna baliagarri honi buruzko prestakuntza praktikoak apailatu ditu Euskal kultur erakundeak. Lehenbizikoak Iparraldeko barnekaldean antolatuak izanen dira.

Egutegia:

  • Hazparne. Zibergunea Mediateka. Otsailaren 8an eta Apirilaren 8an.
  • Donapaleu-Aiziritze Zibergunean. Otsailaren 11n eta Apirilaren 19an.
  • Izura. Zibergunean Herriko Gelan. Apirilaren 12an.
  • Garazi. Frantses Enia kolegioko zibergunean. Otsailaren 15ean eta Apirilaren 22an.
  • Maule Lantegi Mintegiko zibergunean. Urtarrilaren 21ean.

Formakuntza horiek dohainik dira euskal kultura eta ondarearekin zerikusia duten elkarteei eta artistei zuzenduak.

Egitaraua

  • Artista edota elkarte baten fitxaren eguneratzeko urratsak.
  • Gertakarien argitaratzea atariaren kultura agenda orokorrean.

Ordinagailuen kopurua mugatua izanik izenaren ematea beharrezkoa da telefono zenbaki honetara deituz (05 59 93 25 25) edo formulario bat betez.

Xehetasunak :

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago