Erakunde publikoen Internet presentzia hobetzen joan dadin Web 1.0 Tailerra egin zen Gasteizen duela egun batzuk. Birtualki Internet bidez, eta Gasteizen gero, toki ezberdinetatik etorritako pertsonen aholkuak eta proposamenak batu dira.
Lan bilerak alde zaharreko Montehermoso zentroan egin dira eta antolaketa ezin hobea izan dute. Leku ezberdinetatik etorritako ehun bat lagunek hartu dute parte jardunaldietan.
Bi fasetan antolatu da Web 1.0 Tailerra. Lehenengoa web bidez egin da, wiki batekin: Tailer Birtuala deitu izan dena. Bigarrena, Gasteizera bertaratuz, Montehermoso Jauregian egin da. Tailerrean zenbait web aztertu dira (Gasteizko Udala, Jaurlaritza, Arabako Batzar Nagusia, Eusko Legebiltzarra, ...) hiru taldeetan bilduz eta lan eginda: hobekuntzarako proposamenak, hausnarketa eta proposamenak eginez.
Horrelakoetan gertatzen den bezala, beharbada ondorioak oso orokorrak, eta nabariegiak izan dira agian: sarbide unibertsala, gardentasuna, hiritarren parte hartzea bermatu, irisgarritasuna, erabilgarritasuna, eduki libreak, komunikazioa, eleaniztasuna eta lenguaia, ...
Proposamenak Gasteizko urrezko hamar arauetan edo Decálogo de Vitoria-Gasteiz 1.0 delakoan laburbildu dira.
Baina, wikian kontsulta daitekeen materiala eta proposamen asko daude.
Esate baterako, aholkuak edo lantalde bakoitzean, - G 1 , G 2 eta G 3 -, aztertutako webguneen hobekuntzarako sortu ziren aholkuak.
Ikusten den bezala, lan asko eta gende askorena egon da tartean. Baina, Web 1.0 Tailarreko proposamenak egiten ibili garenok, Internet munduko gendea eta administrazioko gendea izan gara. Erabiltzaile arruntik ez asko, ordea. Zoritxarrez.
Jardunaldiak, dinamika eta lantaldeetan erabilitako lan-metodologia ondo antolatutakoa, baina luze samarra izan da. Webgune asko zeunden aztertzeko eta zaila da lan guzti hori denbora laburrean egitea, egia esan.
Beharbada administrazioak - dela Udala, dela Foru Aldundia, dela Amankomunazgoa edo Jaurlaritza -, bilera errazagoak egin ditzake eta hiritarren lagina batekin Internet atariek behar dituzten hobekuntzak aztertu. Beste zenbait arlotan bezala, administrazioa hiritarrarengan hurbiltzeko moduak bilatzea ezinbestekoa da.
Administrazioak erabiltzaileen iritzia jaso behar du, ezinbestekoa da, eta administrazioak web atarien erabilera eta bideragarritasuna neurtu behar du. Zeintzuk diren atal bisitatuenak, zeintzuk orri bisitatuenak, zeintzuk zerbitzu erabileenak, zer den hiritarren interesekoa, etabar.
Baina, lantaldean atari baten arduradunak esan zuen bezala web atariak ez dira, gaur egun kasu askotan gertatzen den legez, informatika sailaren ardura, baizik eta administrazioko langile guztien ardura: hiritarrekin hartu emana izateko beste bide bat, eta oso eragingarria izan daitekeena.
Sarean blog ezberdinetan agertu diren erreferentziak:
Katalanez:
Galegoz:
Euskaraz:
Espainolez:
Agian aurkitu ez ditugun kontakizun gehiago daude hortik zehar ...
Erantzun
Sartu