Teknologia albisteak
1

Zumaian ere blog komunitatea

Erabiltzailearen aurpegia
Baleike - Baleike Kultur Elkartea
2006-01-23 : 15:01

Zumaiako Baleike Kultur Elkarteak blog komunitatea jarri du abian. Horretarako software libreko LifeType plataforma erabili eta euskaratu du.

Urte bete pasa da www.baleike.com webgunea abian jarri genuenetik. Urte honetan, zumaiarrek bertan izandako parte-hartzea guk espero genuena baino handiagoa izan da, eta horregatik, pauso bat aurrera emateko beharra sumatu dugu.

Oraingoan blog komunitatea sortu berri dugu, eta bertan parte-hartzera gonbidatu nahi ditugu zumaiar guztiak. Gune honetan, edozein zumaiar edo Zumaiako edozein taldek bere weblog propioa sortu, kudeatu eta argitara dezake doan, eta inolako lan berezirik egin gabe. Weblog bakoitzak helbide propio eta informazio propioa izango du, bertan norberak nahi dituen berriak, argazkiak, dokumentuak, etab. argitaratuz daitezkeelarik.

Blog komunitate hau abian jartzeko LifeType software libreko blog plataforma euskaratu dugu. Lifetype blog plataforma anitza da, duela gutxi arte Plog bezala ezaguna. Euskarazko bertsioa, plataformaren arduradunei ere helarazi diegu eskuragarri jarri dezaten.

Erantzunak

Baleike
2006-01-24 : 09:28

Gaur bertan jakin dugu LifeType 1.0.3 bertsioan integratu dutela euskarazko locale-a. Beraz, LifeType-n azken bertsioa jaisten duenak euskaraz ere izango du.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago