Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak plazaratu berri duen 2005-2009 egitasmoaren lan ildoetako bat lan munduko esparru publiko nahiz pribatuetan euskararen erabilera sustatzea da. Horretan lagungarri izan liteke Asmoz Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak elkarlanean antolatutako LINGUANET, Internet bidezko Lan Munduko Hizkuntza Plangintza ikastaroa.
Euskara lan hizkuntza gisa erabiliko duten enpresen kopurua gorantz doa, baina hala ere, oraindik lan handia dago egiteko. Hori dela eta, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak elkarlanean LINGUANET Internet bidezko Lan Munduko Hizkuntza Plangintza ikastaroa antolatu dute. Halaber, alor horretan diharduten Emun, Artez eta Elhuyar partaide izango dira.
LINGUANET ikastaroak, euskara planen inguruko oinarrizko ezagutza teorikoa eskainiko du internet bidez eta eguneroko praktiken esperientziak ezagutzeko aukera aurrez aurreko hiru tailer praktikotan.
LINGUANET ikastaro berezituaren hartzaile nagusi dira: esparru sozioekonomikoko erakundeetan zein enpresetan diharduten teknikariak zein koordinatzaileak edota esparru horretan aritzeko prestakuntza berezia behar duten pertsonak. Halaber, HIZNET ikastaroa egina dutenak edota erakunde publikoetatik esparru horretan euskararen presentzia areagotzeko lanetan ari direnak.
Otsailaren 13tik maiatzaren 6ra arte izango da eta 50 orduko iraupena izango du. Horietatik 35 internet bidezko irakasgai teoriko izango dira eta 15 aurrez aurreko hiru tailer praktiko.
Urtarrilaren 31 arte izen-emate epea zabalik.
Argibide gehiago:
Asmoz Fundazioa
943 326398
linguanet@asmoz.org
http://linguanet.asmoz.org/
> Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak plazaratu berri duen 2005-2009 egitasmoaren lan ildoetako bat lan munduko esparru publiko nahiz pribatuetan euskararen erabilera sustatzea da. Horretan lagungarri izan liteke Asmoz Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak elkarlanean antolatutako LINGUANET, Internet bidezko Lan Munduko Hizkuntza Plangintza ikastaroa.
>
> Euskara lan hizkuntza gisa erabiliko duten enpresen kopurua gorantz doa, baina hala ere, oraindik lan handia dago egiteko. Hori dela eta, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak elkarlanean LINGUANET Internet bidezko Lan Munduko Hizkuntza Plangintza ikastaroa antolatu dute. Halaber, alor horretan diharduten Emun, Artez eta Elhuyar partaide izango dira.
>
> LINGUANET ikastaroak, euskara planen inguruko oinarrizko ezagutza teorikoa eskainiko du internet bidez eta eguneroko praktiken esperientziak ezagutzeko aukera aurrez aurreko hiru tailer praktikotan.
>
> LINGUANET ikastaro berezituaren hartzaile nagusi dira: esparru sozioekonomikoko erakundeetan zein enpresetan diharduten teknikariak zein koordinatzaileak edota esparru horretan aritzeko prestakuntza berezia behar duten pertsonak. Halaber, HIZNET ikastaroa egina dutenak edota erakunde publikoetatik esparru horretan euskararen presentzia areagotzeko lanetan ari direnak.
>
> Otsailaren 13tik maiatzaren 6ra arte izango da eta 50 orduko iraupena izango du. Horietatik 35 internet bidezko irakasgai teoriko izango dira eta 15 aurrez aurreko hiru tailer praktiko.
>
> Urtarrilaren 31 arte izen-emate epea zabalik.
>
> Argibide gehiago:
>
> Asmoz Fundazioa
> 943 326398
> linguanet@asmoz.org
> http://linguanet.asmoz.org/
>
>
>
Gustora jaso dut ikastaro horren berri, batez ere plan baten sartuta edota sartzeke dauden enpresetako koordinatzaileei, arduradun eta euskaltzaleei ondo etorriko zaielako.
Baina... betikoa. Horrelako ikastaro batek, lan munduan gure euskararen errealitateak dituen beharrak kontuan hartzen baditugu behintzat, dohainekoa izan beharko luke, nire ustez. Berriz, jarritako prezioa 600koa da, hau da 12 euro ordu eta ikasle bakoitzeko, 50 ordukoa izango baita ikastaroa. Gehiegi, nire ustez. Oraingoan ere, batzuk ez dira parte hartzera animatuko kopuru hori ikusten dutenean...
Hurrengoan izan beharko...