Teknologia albisteak

2.000 gutun eta SMS piloa

Erabiltzailearen aurpegia
Jardun - Bergarako Jardun Euskara Elkartea
2006-12-01 : 12:12

2000 gutunetik gora jaso ditu azken 15 urteotan Bergarako Jardun Euskara Elkarteak antolatzen duen Amodiozko gutunen lehiaketak.Maitasun mezuen SMS lehiaketa ere urtetik urtera arrakastatsuago.

Amodiozko gutunen XV. edizioaren eta SMS bidezko V. maitasun mezuen lehiaketaren oinarriak plazaratu ditugu dagoeneko. Horra hor:

AMODIOZKO GUTUNEN XV.BERRIGARA LEHIAKETA

1-Lehiaketa honetan 1992an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.
2-Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.
3-Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orritan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan eta posta elektronikoz bidali ahal izango dira.
4-Lanean ez da egilearen daturik jarriko, lema bat bakarrik. Egilearen datuak (izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea eta lanaren lema) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal horren azalean lanean jarri den lema bera jarriko da. Posta elektronikoz bidalitako gutunen kasuan, gutuna fitxategi batean bidaliko da, “gutuna” izenarekin eta egilearen datuak, “egilea” izena duen beste fitxategi batean.
5-Lanak (originala eta hiru kopia) eta egilearen datuak dituen kartazala, handiagoa izango den beste batetara sartuta, honako helbide honetara bidali beharko dira:
Amodiozko Gutunen XV. Berrigara Lehiaketa
Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g
20570 Bergara
posta elektronikoa: kulturajardun@topagunea.com
web orrialdea: www.jardun.net
Lanak jasotzeko azken eguna 2007ko urtarrilaren 7a izango da.
6-Sariak honako hauek izango dira:
•1go saria: 450 euro
•2. saria: 240 euro
•Bergarar onenarendako saria: 150 euro (1go edo 2. saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergarar onenarentzako saria hurrengo bergarar onenari emango litzaioke).
•26 urte berakoen artetik onenari saria: 100 euro. Irakurle gazteek emandako saria (1go edo 2. saria 26 urtetik beherako norbaitek lortuko balu saria hurrengo gazte onenari emango litzaioke).
7-Sari ematea otsailaren 14an, San Balentin egunean egingo da, kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan.
8-Lan guztiak Jardun Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.
9-Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute. Irakurle gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako Ertainetako ikastetxeetako ikaslez osatua egongo da.


SMS BIDEZKO V. MAITASUN MEZUEN LEHIAKETA

1-Pertsona bakoitzak ezingo du mezu bat baino gehiago bidali.
2-Mezuaren ostean adina jarri beharko da.
3-Mezuak jasotzeko epea mugatua izango da; urtarrilaren 1etik 15era.
4-Mezuak jatorrizkoak eta euskaraz izan beharko dute.
5-Mezuak 605712469 telefonora edo kulturajardun@topagunea.com posta elektronikora bidali beharko dira.
6-Irakurle Gazteek emango duten saria izango da: 90 euro.
7-Mezu guztiak Jardun Elkartearen esku geldituko dira.

Erantzun

Sartu