Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) SOFTWAREAREN INGENIARITZA argitaratu du Durangoko azokarako. EHUko Informatika Fakultateko Jose Ramon Zubizarreta Aizpuruk idatzi du liburua.
Softwarearen produktuaren kalitatea oso lotuta dago prozesuaren kalitatearekin eta era bat bideratu eta baldintzatzen du beraren eraginkortasuna. Liburuak softwarearen garapena bizi-zikloan zehar ondo gauzatzeko laguntza eskaini nahi du.
Egun, erakunde informatikoek ondo antolatuta egon behar dute proiektu informatikoen kostuak eta denborak aurrekontuetara egokitzeko. Softwarearen garapenaren bizi-zikloaren kalitatea bermatzeko bi arlo osagarritan jarri behar du erakundeak arreta nagusia: produktuaren ingeniaritzan, hots, softwarearen eraikuntzan, eta softwarearen prozesuaren kudeaketan. Lehenengoarekin, garapen eta proiektuaren kudeaketaren prozesuak kontrolatzen saiatzen da metodo estandarizatuak eta tresna informatiko aurreratuak erabilita. Bigarrenarekin, erakundean aplikatzen den prozesuaren kalitatea monitorizatu egiten da jakiteko non dagoen erakundea kalitate mailan eta zer egin behar duen kalitate hori hobetzeko.
Jose Ramon Zubizarreta Aizpuru Donostiako Informatika Fakultateko irakaslea da eta Doktorea Informatikan. Fakultate honetan azken 17 urtetan, ingeniaritza informatikoko ikasketetan, Software ingeniaritza arloko hainbat irakasgairen ardura izan du. Lengoaia naturalen prozesamenduan lan egin ondoren, bere ikerketa lerroa aplikazio industrial garatuetara bideratu du azken urteetan.
Informazio gehiago: www.ueu.org
Erantzun
Sartu