Teknologia albisteak

Unibertsitateko Ekimen Ibiltariaren webgunea prest!

Erabiltzailearen aurpegia
Presoen Aldeko Taldeak (PAT) - Presoen Aldeko Taldeak (PAT)
2006-12-06 : 08:12

Dagoeneko martxan dago abenduaren 11tik 14ra presoen eskubideen unibertsitatean antolatutako Ekimen Ibiltariaren webgunea: www.pat-eh.org/ekimenibiltaria.

Dagoeneko prest dago abenduaren 11tik 14ra bitartean Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako ikastegi unibertsitarioetan euskal preso politikoen oinarrizko eskubideen alde antolatutako Ekimen Ibiltariaren webgunea.

Zer da Ekimen Ibiltaria?

Orain dela aste batzuk presoen eskubideen aldeko konpromezuak eskualdez eskualde biltzeko helburuaz, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Ekimen Ibiltaria delakoa abiatu zuen. Konpromezuak hiru aldarrikapen zehatzen inguruan lortu nahi dira:

  1. Preso gaixo larriak kalera orain!
  2. Kondena beteta duten presoak kalera orain!
  3. Euskal presoak Euskal Herrira dagozkien eskubide guztien jabe!

Unibertsitatean ere jardunean gabiltza hiru aldarrikapen hauek oinarritzat hartuta unibertsitate bertako sindikatu, eragile eta abarren konpromezuak lortze aldera. Horrela, beste eskualde batzuetan egin duten eta egiten ari diren bezala, unibertsitatean ere gose greba egingo dute zenbait kidek aste osoan zehar Leioa, Ibaeta eta Gasteizko campusetan. Aukeratutako astea, abenduaren 11tik 14ra bitartekoa izango da, eta egunero-egunero mobilizazio eta jarduera desberdinak antolatuko dira aipatutako hiru aldarrikapenen inguruan bai Leioan, Ibaetan eta Gasteizen zein beste eskola unibertsitarioetan.

Zertarako webgune hau?

Webgune honen bitartez, abenduaren 11tik 14ra bitartean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastegi unibertsitarioetan Ekimen Ibiltariaren baitan egiten diren mobilizazio, ekitaldi, hitzaldi eta abarren berri emango dizuegu kronika, argazki, audio zein bideo bidez.

www.pat-eh.org/ekimenibiltaria

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago