Jarri Xuxen zuzentzailea Firefox nabigatzailean
Ostiralean hemen azaldutako OpenOffice-rako Xuxen zuzentzailearen albistean, erantzun hari interesgarria sortu da, eta handik jakin dugu, Librezale-n argitaratu dela eta proba egin dutela, Xuxen hau Firefox nabigatzailean ere instalatzen ahal dela. Egin dugu aproba, eta primeran dabil.
Firefox 2.0 behar duzu. Lortu euskarazkoa Linux, Mac edo Windows-erakoa hemen.
Firefox irekita duzularik, mezu honekin batera erantsita datorren eu-dictionary.xpi fitxategian klikatu.
Instalazioa zuzenean gertatuko da.
Ondoren, Interneten testua idazteko alorren batean zaudelarik testua idazten (adibidez blog batean idazten edo erantzuten, edo web-bidezko posta-programa batean, hala nola Gmail-en), zuzenean azpimarratuko zaizkizu Xuxen-ek okertzat jotzen dituenak. Halako errore baten gainean saguaren eskumako botoiarekin sakatu, eta Xuxenen iradokizunak agertuko zaizkizu, zuzena aukeratu nahi bazenu. Hemen dago adibideko irudi bat.
(Artikulu honetan erantsitako xpi fitxategia euskararentzako Myspell hiztegirako affix fitxategian oinarritzen da: Eleka Ingeniaritza Linguistikoa S.L.-ren lana da hori, eta Creative Commons "Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5" lizentziapean banatzen da.)
Erantzunak kargatzen...