Euskal Herriko laborantza datuen bateratzea eta azterketa estatistikoa
2006-12-06 11:12
Gaindegiak Laborantza Dosierra argitaratu du, dokumentu historikoa lehenengo aldiz Euskal Herri osoko laborantza datuak bateratzen dituelako eta hauen azterketa estatistikoa egiten duelako.
- Euskal Herriko laborantza ABERATSA ETA ASKOTARIKOA. Klima, orografia eta inguru-sozioekonomiko desberdinetan garatzen denez errealitate ezberdinak ditu (kosta, lautada, mendia...).
- Baserrian ALDAKETA PROZESU SAKONA gertatu da azken 20 urteetan. Ustiategi gutxiago, geroz eta handiagoak, ustiategi jabeak geroz eta adinduagoak...
- Europako Batasunak daraman joerarekin batera goaz. Gure ekonomia gero eta tertziarioagoa da, industriaren garrantzia gutxitzen ari da, eta laborantza gainbehera doa.
- Une honetan ekoizpen eredu desberdinen arteko lehia dago Euskal Herrian.
- Etorkizunean laborantzaren garrantzia gutxitzen joango da Euskal Herrian. Belaunaldi jarraipen urria izanen da eta mekanizazio prozesuak lanpostuak murriztuko ditu.
Udalerri mailarainoko indize estatistikoak ikusi nahi izanez gero, berriz, www.datutalaia.netwebgunera.
Erantzunak kargatzen...