Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) UNIBERTSITATEA.NET ataria aurkeztu du gaur Donostiako Zientziaren Kutxagunean. UEUrentzat erronka handia den proiektu honen helburua komunitate unibertsitario euskaldunarentzat erreferentziala izango den gunea sortzea da, unibertsitateari buruzko informazioa bildu eta harremanak sustatzeko asmoz.
Bertan irakasleek, ikasleek, ikertzaileek, gurasoek e.a.ek hainbat zerbitzu topatuko dituzue: ikasketei buruzko orientazioa, ikerketarako tresnak, apunte eta materialen txokoa, albisteak, eztabaidak, blogak, ikasketa bilatzailea, azoka,...
Unibertsitate.net ez da informazio-emaile soila izango, erabiltzaileen arteko komunikazioa eta interakzioa bultzatzea baititu helburu. Hori dela eta, ataria parte hartzea sustatzeko diseinatu da. Atal guztietan erabiltzaileak albisteak, argazkiak eta apunteak igotzeko aukera izango ditu eta informazioa trukatzeko aukera izango du blog, foro, iruzkin eta abarren bitartez. UEU aspaldi hasi zen software librearen aldeko apustua egiten eta garatutako hainbat proiektutan teknologia hauetaz baliatu da. Ekimen berri hau martxan jartzerakoan ere, ildo beretik jarraitzea erabaki du. Web gunearen garapenerako Zope web aplikazioen zerbitzari indartsu eta librea eta, horren gainean, Plone atarien garapenerako sistema librea erabili dira. Alor honetan eskarmentu handia duen Code&Syntax enpresak garatu du Unibertsitatea.net.
Erantzun
Sartu