Italiako Euskara Kultura Elkarteak ekitaldi aste interesgarria antolatu du Erroman. Joan den larunbatean hasi ziren, baina abenduaren 10a arte daude ekitaldiak: Erroman lagunik baduzu, animatu itzazu. Gaur eta bihar, txalaparta ikastaro eta laborategia. Abenduaren 6an, Aupa Etxebeste Asier Altuna zuzendaria bertan izango dela. Eta gehiago.
Irakurraldi eta hitzaldiak (Leire Bilbao, Sonia Gonzalez, Ramon Agirre, Fito Rodriguez...), musika...
Domeinu argi batean dago informazioa, www.euskara.it eta ez bakarrik aste honen berri, italieraz aurki daitezkeen euskarazko itzulpenen bibliografia, Erromako Herri Unibertsitatearekin ( UPTER ) batera antolatutako euskara ikastaroak.
Erantzun
Sartu